Joseba Sarrionandia: «Abuztuan bidali zidaten karta bal oraindik itxoiten nago»

  • Joseba Sarrionandiarekin euskararen egoera eta errepresioa gartzeletan gaiaz. "Korrika 4"-ren prentsa bulegoak eskaini digu ondoko elkarrizketa argitaratzeko aukera. Joseba Sarrionandia Herrerako desterru urrunetik desterru hurbilago batetara ekarri zuteneko aukera bat aprobetxatuz eginda dago, eta gartzeletan euskarak sufritzen duen egoera eta pertsekuzioa dira ikututako gaiak.


2021eko uztailaren 12an

ARGIA. Asuntoa apur bat kokatzeko agian barruan zaudetenon artean zenbat euskaldun zareten kontatuz has gintezke. Era berean, zeuen arteko erlazioetan euskarak zenbaterainoko lehentasuna daukan ere...
JOSEBA SARRIONANDIA. Nik uste dut Herrerako gartzelan berrehun preso egongo garela eta horietatik ehun eta hogeitamarren bat, euskaldunak. Gehienak euskaldunak, euskaldunen artean beti euskaraz egiten dugu, eta giroa normalean euskalduna da.

A. Jende askok ikasten al du euskara gartzela barruan? Zuen artean zenbat bihurtu dira euskaldunberri barruan?
J.S. Asko edo gutxi diren norberak esan beharko du, baina nire ustez askok ikasi dute. Esate baterako, azken lauzpabost urteetan (nik ezagutzen dudan garaian), hogei edo hogeitabostek ikasiko zuten euskaraz.

A. Interesgarria litzateke jakitea zelako dinamika egoten den gartzela barruan euskara ikasteko.
J.S. Ikasteko? Ba, klaseak antolatzen dira. Kartzela guztietan modulo bakoitzean bi edo hiru klase egoten dira maila desberdinen arabera, euskaraz ezer ez dakitenak eta gero alfabetatzen eta... jendea ikasten ibiltzen da. Alde horretatik giro ona egoten da. Ez dakit zergatik, baina jende asko barrura sartzen dutenean, nahiz eta ordurarte euskara ikasteko kezka apartekorik ez eduki, behin gartzelan tope hasten dira ikasten. Gero, hortik aurrera, denetarik dago, batzuk bost hilabetetan ikasten dute eta beste batzuk urtetan ikasi ezinean ibiltzen dira. Baina pentsatzen dut apur bat hori kanpoan bezalatsu izango dela.

Batez ere kaletik denbora gutxitarako sartzen den jendearekin ez da hainbeste gertatzen. Igual prebentiboen kartzeletan (Alcalan, e.a.) erdaldun sartzen direnek denbora gutxi pasa behar badute erdaldun segitzen dute, baina besteetan zelan jendea urte mordorekin sartzen den, hor kezka berezia egoten da euskaraz ikasteko, eta orokorrean, esaten dizut, giroa euskalduna izaten da. Jende askok ikasten du, eta giroa, batzarrak, anuntzioak eta gure arteko gauza guztiak euskaraz egiten,dira. Adibidez, kartel bat ipini behar bada edo, euskaraz jartzen da. Oraindik ikasi ez duen jende erdalduna baldin badago, jende horrek onartu egiten du. Adibidez batzar bat euskaraz egin ondoren esplikatu egiten zaie, nahiz eta jende erdalduna egon ez dira problema berezirik sortzen horregatik.

A. Suposatzekoa da hain paraje urrun eta isladatuetan euskera identitate zeinu bezala ere gehiago estimatuko dela...
J.S. Bai, noski. Hor pentsatzen dut jende asko horrexek bultzatuko duela neurri haundi batetan ikastera. Gero ere guri funtzionarioen aurrean euskaraz hitzegitea komeni zaigu, haiek ez dute entenditzen eta lasaiago ibiltzen gara. Horrela gertatzen da, adibidez, funtzionarioen aurrean gure artean beti-beti euskaraz mintzatzen garela.

A. Hizkera berezirik sortzen al da kaletik hain isolatuak egonda?
J.S. Maila linguistikoan, batzutan kartzeletan euskara mota berezi bat sortu izan da dialektoa modukoa, segun zein gartzelatan zauden. Adibide bezala, Carabanchel bezelako kartzela batetan hizkeraren eraginez haren moduko euskara edo, sortzen zen apur bat... hitz berriak sortuz eta entonazioan batez ere. Gero kuriosoa da ere euskalkien nahasketa. Bizkaitar asko gagoz, gero giputzak, naparrak ere asko, oso nahasketa bitxia sortzen da. Igual denok batua antzeko zerbait hitzegiten dugu, baina oso nahasia, agian giputzak dira betenean gutxienik amore ematen dutenak, baina hori beti bezala.

A. Gartzelei gagozkiola, ikutu beharreko puntua euskarak nozitzen duen zapalkuntza derrigorrez ikutu beharreko puntua da. Zein puntutaraino uzten dute gartzela barruan hitzegiten, eta zein modutan?
J.S. Pasiloetan edo patioan euskaraz hitz egitea ezin dute debekatu, baina adibidez komunikazioetan debekatu izan dute. Gogorrena duela urte pare bat arte Puerto de Santa Marian egon ginenean gertatu zen. Bisitetan ezin zen euskaraz hitzegin. Eta benetan egoera oso gogorak suertatzen ziren: ama bisitatzera etortzen zaizu, etxetik Cadizeraino kilometro mordo bat egin ditu azkenean bisitan bost minutu baino ezin egon ahal izateko, eta alboan ipintzen zaizu funtzionario bat bakarrik euskaraz hitzik ez esatea zaintzeko; igual amarekin ezin ulertu, erderaz egin behar zenuen zure bizitzan lehenengo aldiz eta hitzak irten ez; hitz bakar bat euskaraz deskuidoan bota eta moztu egiten zuten komunikazioa. Gaur egun (Herreran eta Alcalan, esate baterako) kartzeletan euskaraz hitz egitea ez dute debekatzen.

A. Beste komunikazio mota bat kartena da.
J.S. Bai, eta hortxe kokatzen dira gure gaur egungo erreibindikazio inportanteenak euskarari dagokionez. Karten asuntoan, lehen Puerto de Santa Maria-n debekatuta zegoen euskaraz idaztea, norma zen euskaraz idaztea debekatuta zegoela, posible zen idaztea ba inglesez, frantsesez edo espainolez, edozein hizkuntzatan euskaraz ezik. Orain Herrera de la Manchan kendu egin dute debeku hori, eta norma da posible dela euskaraz idaztea. Orain, praktikan gero inposiblea da, gertatzen da karta guztiek zensura pasatu behar dutela eta orduan gauzaren bat euskaraz ailegatzen baldin bada edo guk kartaren bat euskaraz idazten baldin badugu zensura pasatzeko karta hori Madrilera bidaltzen dutela. Joaten da Madrilera eta Madrilen dagoela abisua pasatzen digute karta bat ailegatu dela. Orduan karta hori Madrilen hilabete askotan gelditzen da, bi hilabete, hiru.... bost, bueno ni oraindik abuztuan bidali zidaten karta bat itxoiten nago.

A. Horrek dena erderaz idaztera eramango zaituzte, noski.
J.S. Bai, behintzat beharrezkoak diren gauzetan bai noski. Baina hor kontradikzio haundi batetan gaude. Guk argi ikusten bait dugu guztia erderaz idazten badugu egoerak berdin segituko duela eta guk ezin dugu inola ere hori onartu. Horregatik, guztiz komenigarria da jendeak guri euskaraz idatz diezagun, eta halaxe eskatzen dugu beti. Guk ere orain karta batzu euskaraz idazten ditugu, nahiz eta jakin sei hilabetetan ez direla ailegatuko; eta kaleko jendeak ere egin behar du hori, gartzeletara euskaraz idatzi, presio hori egiteko.

A. Telegrametan ere egoera bera dago...
J.S. Telegrametan esan ziguten bi hitz erabiltzen utziko zigutela: bat «zorionak» zen eta bestea «mozo azko». Orduan adibidez gabonetako telegrama asko daude oraindik eman gabe bi horietaz aparte beste hitzen bat azaltzen zelako. Korreoarekin hori gertatzen da, teorikoki legala da euskara baina praktikan... ez da.

A. Bukatzeko edo, trasladoetan...
J.S. Trasladoak goardia zibilekin egiten ditugu eta hor guztiz debekatua dago euskaraz egitea, guztiz. Azkeneko trasladoan, nik izan dudan azkeneko trasladoan, Alcala-tik adibidez etorri ginen sei lagun, guztiak euskaldunak, eta trasladoa hasi zenean goardia zibil batek esan zigun (10 orduko trasladoa izan zen) hitz bat euskaraz entutzen bazuen puinal bat sartuko zigula bakoitzari bihotzean. Halako batetan, gutako bati ordua eskatzea euskaraz atera zitzaion eta haiek, bueno, planta egiten metrailetaren gatiloa sakatzearena, bertan hilgo gintuztela... eta horrela. Goardia zibilek trasladoetan ez dute hitz bakar bat ere uzten euskaraz, entzuten badute beti dago iskanbilaren bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joseba Sarrionandia
Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]


2022-08-30 | Peru Iparragirre
Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez, Poesia Orduak ekimenean

Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.


Joseba Sarrionandia
“Badirudi nazioa eraiki beharrean futbol talde bat egiten ari dela”

Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da ia 40 urte erbestean egon ostean

Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera. 


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2019-01-30 | Mikel Asurmendi
“Sarrionandiak argitasun gardena eskaintzen digu, ezerezkerian eta arinkerian erori barik”

Otsailaren 1ean eta 2an, ostiralean Iurretan eta larunbatean Donostian, ekitaldiak izango dira, katalanera itzuli duten Joseba Sarrionandiaren  Hilda dago poesia? liburuaren harira. Pamielak antolaturiko saio horietan, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor... [+]


2018-04-13 | Uriola.eus
‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa

Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute... [+]


Joseba Sarrionandiari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbatean Iurretan

Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.


2017-10-20 | Anboto
“Autoreak baino gehiago, irakurleak imajinatzen duena da liburua”

Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo... [+]


2017-03-03 | Mikel Asurmendi
Ile beltzetik ile zurira, bidaztiaren baitako izuak

Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" poesian gaindi ibili naiz bidazti, basamortuan edota itsasaldian. Liburua argitaratu zenean, irakurrezina zela esan ei zion mundu guztiak idazleari. Haatik, 37 urte ez dira alferrik igaro euskal literaturaren eremu... [+]


2016-11-21 | Zuzeu
Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”

Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958) gordeta zegoen armairuko giltzarrapoa zabaldu du Jose Goitia Amikuzeko kazetariak; elkarrizketaz gain, Kuban bizi den idazlearen hainbat erretratu ZuZeuren eskura jarriaz.

Etxepare institutua medio La Habanako unibertsitatean hasiko da lanean... [+]


Eguneraketa berriak daude