Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez, Poesia Orduak ekimenean

  • Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.


2022ko abuztuaren 30ean - 10:44
Argazkia: Patxi Gaztelumendi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste urtebetez bueltan da Donostia Kulturaren eta Euskal Idazleen Elkartearen Poesia Orduak ekimena. Bi egunez poesiaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango dute Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretora hurbiltzen direnek.

Irailaren 7an, asteazkenez, Alaska emanaldia egingo dute Castillo Suarez idazleak eta Juantxo Zeberio musikariak. Aurreratu dutenez, Alaska izeneko bide bazterreko hotel abandonatu batean kokatutako narrazio bat izango du ardatz ikuskizunak, eta hainbat poema eta doinu gurutzatuko dira tartean. Xabi Lozanok egingo ditu argiak eta eszenografia-lanak.

Hurrengo egunean, irailaren 8an, Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga igoko dira oholtzara Olatu arteko txalupa arraroa emanaldia eskaintzeko. Duela ia hamar urte Sarrionandiak Kuban sortutako hitzekin osatu zuen Gose taldeak Gosariak proiektua. Letra horien jatorria eta zergatia azalduko ditu Sarrionandiak, Osinagaren musikaz lagunduta.

Bi emanaldiak 19:00etan izango dira, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak egunean bertan hartu beharko dira Victoria Eugenia antzokiko leihatilan, 17:00etatik aurrera.


Poesia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...