‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa

  • Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute egileek. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 13an - 15:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, 30 urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunentzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.

Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, Adabaki ekoiztetxeko kideen arabera, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. "Poeta ez da ezer, bere obra ez bada". Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko aukeratu duten modua bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Maider Oleaga, Ane Muñoz, Josu Martinez bilbotarra, Eugene Green, Itziar Leemans, Carlos Quintela, Asier Altuna, Maialen Sarasua, Fermin Muguruza, Oskar Alegria, Mireia Gabilondo eta Ozcan Alper dira hamabi zinemagileak. 

 

Auzolana ere bada proiektu honen oinarrian. 200 lagun baino gehiago aritu dira filman parte hartzen eta kolaboratzen. Informazio gehiago gureoroitzapenak.adabaki.eus webgunean.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joseba Sarrionandia
2024ko ekainaren 19
Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!