Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da ia 40 urte erbestean egon ostean

  • Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera. 

Joseba Sarrionandia Iurretako plazan. Argazkia: Anboto.org

2021eko apirilaren 23an - 09:44

Duranaldeko Anboto hedabideak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea (Iurreta, Bizkaia, 1958) Euskal Herrira itzuli da. Iurretara joan da bere gertukoak eta etxekoak bisitatzera.

ETAko kide zela, Martuteneko kartzelatik ihes egin zuen 1985ean eta urte luzez bere liburuen bidez soilik izan da haren berri. 2016an jakin zen Kuban zegoela, Habanako Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuarentzat lanean. Ia lau hamarkada erbestean igaro ondoren itzuli da Sarrionandia eta Anbotok egindako elkarrizketan adierazi duenez, “diskrezioz” itzultzen saiatu bada ere, albistea “bolo-bolo” zabaldu da. Idazleak, "herri diferentea" aurkitu duela eta urte hauetan hildakoen hutsunea nabaritu duela esan die Anboto-ko kideei.

Oihartzun handia izan du Sarrionandiaren itzulerak. Euskal Herriko eta atzerriko hedabideetan zabaltzeaz gain, sare sozialetan ere ongi etorri mezuak ugariak izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joseba Sarrionandia
2022-08-30 | Peru Iparragirre
Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez, Poesia Orduak ekimenean

Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


Joseba Sarrionandia
"Badirudi nazioa eraiki beharrean futbol talde bat egiten ari dela"

Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.


Eguneraketa berriak daude