Joxe Albero: "Osasuna hobetzeko behar du kirolak, ez izorratzekoa"

  • Joxe Albero 1906.ean Tolosan jaio zen. Betidanik izan da mendizale eta ibiltari, duela 59 urte egin zen 1925. urteko lehen "14 orduko martxan" parte hartu zuen eta geroztik antolatutako guztietan ere bai. Horretaz gainera, askotan egin izan du bide hori bera, beste mendizalekin batera.


2007ko otsailaren 21an

Egilea: Josu Iztueta

Joxe, 1972. urteko maiatzaren 21ean ezagutu nuen, duela 12 urte, garai hartan berak 66 urte zituen eta nik 14, gogoan dut oraindik urte hartan egindako martxan elkarrekin Berazubira sartutako unea, orduan zu zinen zaharrena eta ni gazteena eta geroztik lau urtetik behin beti egin dugu topo, orduko hamalau urte haiek hamabi urte beranduago ia ia bikoiztu ditudanean Joxeri bixita egitea erabaki dut.

Hasieran bere etxera joan eta elkarrizketa egiteko asmoa nuen baina giroa moztu eta hoztu zitekelakoan, kotxez bere etxetik pasa eta Donostiara joan gara, berak asteburua bertan igarotzen duelako eta nik ARGIAn orrialde hauek utzi behar nituelako.

Zer moduz joan zitzaizun igandean?

Ondo, oso ondo, goizaldean ez nengoen oso animaturik baina gero orduak pasatu hala hobeto... IGARATZAtik AMEZKETAko bide horri diot nik beldurra, zutik egoten gehiago nekatzen nintzen oinez ibiltzen baino.

Pirineotan eta Alpetan oso ibilia al zara?

Alpetan batere ez eta Pirineotan ez gehiegi, gaztetan Balaitus. Facha etab... Aurrepirineoa bai, oso ondo ezagutzen dut: Rodillar, Otin, Alquezar eta inguru hori oso polita da, esaten dutenez jende asko ibiltzen da orain GUARAn.
Aragoi eta Kataluniako herrixkak atseginak zaizkit, bere eleiz erromanikoak...

Orain horrelako sasola eta osasuna edukitzeko kirol asko egina izango zara gaztetan...

Bai, denetarik zerbait, korri, salto, bizikleta... nik beti pentsatu izan dut kirolak osasuna hobetzeko izan hehar duela eta osasuna izorratzeko.

Eta, edan, erre edo...

Tabakoa ez, mutil kozkorra nintzela gizon izan nahiean edo puru bat probatu eta betirako nazkatu nintzen, eta edan, tabernetan eta ez naiz kasik sartzen, batzutan Errioxa, Aragoi edo hortik zehar joan izan naizenean, bodegaren batetara sartzen naiz zatoa ardo onez betetzeko.

Zer egiten duzu normalean? Zer nolako bizimodua da zurea?

Eguraldi ona denean asko ibiltzen naiz, beti libururen bat eramaten dut irakurtzeko, asko irakurtzen dut, argazkigintza ere asko gustatzen zait, seiluak...

Baratza ere bai, lurra lantzea oso polita da, kanpora joaten zaretenean ekarri behar dizkidazue hango landareak ea hemen zer moduz hazten diren proba egiteko... uda aldera Nafarroako Beorburu izeneko herrixka batetara joango naiz. Lagun baten etxera...

Ba al dakizu atzo Euskal Espedizio batek Himalaiako tontor bat lortu zuenaren berri iritsi zela?

A bai? Ez nenkien ez, baina orain dela astebete edo emakume talde batek beste gailur bat lortu zuela nonbaiten irakurria nago... horrelako gauzak egiteko oso ondo prestaturik egon behar da eta gainera diru asko kostatzen omen da ezta?
Donostiara dauden hogei kilometroak oinez egin izan bagenitu kontu ugari esango genuke baina kotxez ordu laurden bat besterik ez, eta han ginen jada... galdera bat egin behar eta bera aurreratu ez zait ba azkenean: - Igandean botak ala urteak, zein ziren pixuago? - ... eta berak honela - XIV orduko martxa oso polita da eta eguraldia erabat txarra ez bada behintzat hemendik lau urtetakoan...

BEJONDIZULA JOXE eta ZORIONAK igandean hasi eta bukatu zenuten guztioi, berdin "Aralarko Adiskideak" antolatzaile taldeari.

Aurtengo XIV ORDUKO IBILALDIA egiteko aukera izan genuenok, lau urte dauzkagu agujetak pasa eta oinetako babak sendutzeko eta atera ez zinetenok lau urte dauzkazue 1.988 urteko zitarako ondo prestatzeko.

* Joxe Alberok 1925ean eta 1984ean hartu du parte. Bietan parte hartu eta bietan iritxi.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendiak
2024-04-25 | Sustatu
'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.


2024-02-27 | Jon Torner Zabala
Mendi Federazioak 100 urte
Mendiaren kulturari eusteko sokak, tenkaturik

Euskal Mendizale Federazioak 100 urte beteko ditu datorren maiatzaren 18an. 1924an sortua, mendeurrenak bide eman digu mendizaletasunak izan duen eboluzioaz eta aurrera begirako erronkez aritzeko. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura... [+]


2024-01-18 | Jon Torner Zabala
'Gailurretan izan gaitun' erakusketa, Mendi Federazioaren mendeurren-ekitaldien abiapuntua

Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zela 100 urte beteko dira maiatzaren 18an, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango da datozen hilabeteetan. Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria da lehenbizikoa, Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoena, zeinak biltzen... [+]


Oihana Azkorbebeitia. Arineketan aske
"Mendiari errespetua eduki behar zaio, eta hori galtzen dabil gaur egun"

2006an, mendi-lasterketen mundua artean berri-berria zela, “apur bat kasualitatez” hasi zen kirol horretan Oihana Azkorbebeitia, eta gaur egun ere arineketan segitzen du. Bide horretan, palmares ikusgarria bildu du, baina berak argi dauka zer ematen dion... [+]


Nazioarteko hamazazpi estreinaldi, Mendi Film jaialdian

57 film eskainiko dira, horietako bederatzi EAE mailako estreinaldiak. Edurne Pasaban omenduko dute aurten WOP Fundazioa sariarekin. 24.800 euro banatuko dituzte hamabi saritan, sail ofizialean lehiatuko diren lanen artean.

 


Eguneraketa berriak daude