Hogei urterainoko zigorrak ezarri dizkiete Rif-eko protestetan parte hartu zutenei

  • Protesten lau liderrek hogei urteko espetxe zigorra dute eta guztira 53 auziperatu izan dira.


2018ko ekainaren 27an - 11:04
Rifekin elkartasuna adierazteko protesta bat 2017an Madrilen (Argazkia:Kaos en la red)

Casablancako apelazioko auzitegiak “Estatuaren barneko segurtasunaren aurka” egiteagatik atxilotu zituen 2016ean eta 2017an Rifen izandako protestetan parte hartu zuten pertsonek  eta “altxamendu eta debekatutako protestetan parte hartzea” egotzi diete.

Protesten buruek jaso dituzte kartzela zigor handienak, hogei urtekoak. Beste 49ek urtebetetik hamabostera bitarteko zigorra jaso zuten. Hauek izan dira zigorrak: lau pertsonak 15 urteko zigorrak dituzte, zazpi pertsonak hamar urtekoak, hamar pertsonak bost urtekoak, zortzik hiru urtekoak, hemeretzik bi urtekoak eta batek urte batekoa. Salbuespen bezala, pertsona batek 5.000 dirhameko isuna jaso du. Sententzia irakurtzean auzi gelan ez zegoen akusaturik  eta haien familiek eta lagunek Estatuaren aurka kantu erlijiosoak oihukatu dituzte, baita “Gora Rif” bezalakoak ere.

Defentsaren abokatuetatik bakarrak onartu du errekurtsoa jarriko duela. Estatuaren abokatuak, aldiz, adierazi du kartzela zigorrak “oso arinak” direla.

Atxilotuen artean Nasser Zafzafi dago. Bera bilakatu zen ustekabeko iraultza honen burua,iman baten sermoia eten zuelako meskita batean. Matxinada zibil bezala kontsideratu dute askok Rif-en pasa zena. Matxinadak ez zuen egitura argirik baina Hirak izenez ezagutzen den mugimenduan oinarritu zen 2016tik aurrera, eskualdeak sufritzen dituen atzerapenak salatzeko: ekonomia atzerapena, gazteriarentzako aukera falta eta zerbitzu publikoen eskasia.

Arazo horiek historikoak eta estrukturalak izan arren, arrain-saltzaile batengatik hasi zen matxinada. Al-Hoceima-ko Mohsen Fikri arrain-saltzailea zabor kamioi baten barruan hil zen barne mekanismoak zapalduta, poliziak bere salgai guztiak konfiskatu ondoren, ilegalki arrantzatzeagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazigh herria
2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Ehun urteren ondoren, arma kimikoen mehatxuak jarraitzen du

Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]


Pinguinoak desertuan
Eskola 2.0ko eramangarriak TxikiLinuxekin amazig haurrentzat

Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]


Hamabi ikasgela informatiko, Amazigh herriko haurrentzat

Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.


Eguneraketa berriak daude