Khalid El Haddadi Bilbora itzuli da, Marokoko poliziak atxilotuta eduki ostean

  • Khalid El Haddadi, Rifeko ekintzailea eta datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Bilbon aurkeztu duen zerrendako kidea Bizkaiko hiriburura itzuli da epaileak baldintzapean aske utzi ostean. Bere amaren hiletara zihoala Marokoko segurtasun indarrek atxilotu zuten, muga igarotzerakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 24an - 09:46

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi zuenez, Marokoko segurtasun indarrek, muga zeharkatu bezain laster atxilotu zuten. Haddadik bere amaren hiletara joateko bidaiatu du Marokora. Izan ere, pasa den ostiralean hil zen Haddadiren ama, eta Alhucemas herrira bidean zihoan.

Gazte magrebtarrak Espainian legez kanpo sartzen dituen talde bateko kide izatea leporatu diote eta haren kontrako salaketa ezezagun batek jarri du. Kasua daraman epaileak baldintzapean aske uztea erabaki du eta ez dio pasaportea kendu, ezta Marokotik ateratzeko debekurik ezarri ere. Beraz, familiarekin egon ostean Bilbora itzuli da.

Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea da. Bilbo Zaharrean bizi da 90eko hamarkadaz geroztik eta ezaguna da hirian San Frantzisko auzoko Berebar jatetxeaz arduratzen delako. Horrez gain, pasa den astean aurkeztu zuten EH Bilduren zerrendako kide da maiatzeko udal hauteskundeetarako.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazigh herria
2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Ehun urteren ondoren, arma kimikoen mehatxuak jarraitzen du

Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]


Pinguinoak desertuan
Eskola 2.0ko eramangarriak TxikiLinuxekin amazig haurrentzat

Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]


Hamabi ikasgela informatiko, Amazigh herriko haurrentzat

Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.


Eguneraketa berriak daude