Zumarragako Udal Plenoak Aquarbe enpresarekin zuen kontratua etetea erabaki du, kontu hartzailearen txosten batek hala aholkatuta. Onura Publikoa plataformak uraren kudeaketa munizipalizatzeko exijitu du, Zumarraga eta Urretxu baitira oinarrizko baliabide hori zerbitzu pribatu baten bidez eskaintzen duten Gipuzkoako udalerri bakarrak.
Suez multinazionalarena den Aquarbe enpresa pribatuaren bidez kudeatzen da ura Zumarraga eta Urretxun 2007az geroztik. Orain, Zumarragako Udalak sinaturik zuen bost urterako kontratua salatu eta ez luzatzea erabaki dute, kontu hartzailearen txosten batek hala gomendatzen duelako. Asteazkeneko udal plenoan erabaki dute pauso hori ematea, nahiz eta Mikel Serrano PSE-EEko alkatearen ustez Aquarbek zerbitzu "bikaina" eskaini duen, Goierriko Hitza-n Asier Zalduak egindako kronikak jasotzen duenez: "Herri askotan gure zerbitzua nahi lukete, baina kontu hartzailearen txosten batek kontratua ez luzatzea aholkatzen du", azaldu du Serranok.
Oso iritzi bestelako dute oposizioan dauden EH Bilduko eta Elkarrekin Zumarragako udal taldeek. Enpresaren "abusua" salatzeaz gain, hemendik aurrera kudeaketa publikorako urrats tekniko gehiago eman beharko liratekeela diote. EH Bilduko ordezkariak gogorarazi du uraren kontsumoa %20 jaitsi den arren, enpresaren irabaziak %32 igo direla azken urteetan.
Hainbat eragile biltzen dituen Onura Publikoa plataformak ere zerbitzua munizipalizatzeko exijitu du, bere esanetan ez delako zilegi oinarrizko baliabide batekin negozioa egitea. Bide beretik, langileen egoera ere hobea ez dela azpimarratu du plataforma horretako kideak, Aquarbeko soldatapekoek Epainiako Estatuko hitzarmena baitute, erakunde publikoen esku dagoen Gipuzkoako Uren Kontsortziokoek dutena baino okerragoa, alegia.
Zumarraga eta Urretxu dira uraren kudeaketa pribatizaturik duten udalerri bakarrak Gipuzkoan –Ipar Euskal Herrian ere hainbat herritan zerbitzu hori kanpoko multinazionalei azpikontratatu izan zaie– eta egoera horren aurrean protestak eta salaketak egin dituzte herritar eta eragileek, Aquarberekin duten lizitazioa aurten automatikoki luzatzeko arriskua ikusita.
Problematika horren inguruan eta udalerri horietan oinarrizko eskubide horren alde jokatzen ari diren batailaz Estitxu Eizagirreren erreportajea kaleratu dugu berriki ARGIA astekarian.
Osasungintza publikoaren aldeko Olatu Txuria plataformak deituta, osasun etxe duin baten eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagun ugarik, auzo horietako kaleetan zehar. Hiru auzoetako eta hiriko beste auzo... [+]
Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote.
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]