Uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa deitu dute hilaren 25erako

  • Urretxun eta Zumarragan eratutako Onura Publikoa ekimenak uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa deitu du hilaren 25erako, Ura giza eskubidea da, ez da negozioa. Uraren kudeaketa publikoaren alde lemapean. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da, 18:30ean.

Artikulu hau CC BY-NC-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 14an - 07:52
Azken eguneraketa: 09:57

2007. urtetik aurrera Urretxu eta Zumarragako udalek uraren hornikuntza eta saneamenduaren kudeaketa lehiaketa bidez enpresa pribatuei esleitu diete. Suez multinazionalaren filiala den Aquarberi, hain zuzen ere. Onura Publikoak Gipuzkoan uraren kudeaketa esku pribatuetan daukaten udal bakarrak Urretxukoa eta Zumarragakoa direla salatu du. “Uraren kudeaketa enpresa pribatu baten eskuetan egotea bidegabekeria soziala da, denona den ura merkantilizatzea baitakar. Eta ura giza eskubide bat da. Gainera, erabaki horrek herritarrak zuzenean kaltetu ditu. Zumarraga eta Urretxuko herritarrek Gipuzkoako gainontzeko herritarrek baino prezio altuagoak dituzte, tarifen garestitze ikaragarriak jasan dituzte (batez ere egoera zaurgarriena dutenek) eta kontsumitzaile nahiz herritar bezala gure eskubideak urratu dira”.

Zumarragako eta Urretxuko Udalek Aquarberekin dituzten kontratuak 2021eko abenduaren 31n bukatzen dira. “Une hau oso garrantzitsua da, erabakigarria. Udaletako arduradunek erabaki behar dute urarekin negozioa egiten segi eta Gipuzkoako garestienak izaten jarraitu; edo kudeaketa publiko, gertuko eta gardenari ekin. Enpresa baten mozkinak lehenetsi edo herritarron ongizatea bermatu”.

Onura Publikoak jasotako informazioaren arabera, udalek, kontratuarekin amaitzeko borondatea baldin badute, kontratua amaitu baino hilabete batzuk lehenago (sei Urretxuren kasuan eta lau Zumarragaren kasuan) enpresari kontratua eteteko asmoaren berri eman behar diote. “Ezer egiten ez badute, zuzenean prorrogatuko da eta bidegabekeriarekin jarraituko dugu. Hau da, udalek ez badute ezer egiten enpresa pribatu baten mozkinek zumarragarron eta urretxuarron bizkar jarraituko dute . Kontratua prorrogatzea udalen erabakia da berez, aurten amaitzen delako kontratua; beraz, prorrogatzeak bidegabekeriarekin, espolioarekin eta pribatizazioarekin jarraitzeko asmo irmoa azalduko luke”.

“Bidegabekeria” eteteko unea dela diote. “Orain da unea, orain dugu sekulako aukera urteetako bidegabekeria hau geratzeko. Azken erabakia bi udalena da, baina herritarron esku ere badago uraren kudeaketa publikoaren bidera bi udalak bultzatzea. Urak berriz ere bere bidera egin dezan orain dugu aukera”. Hori dela eta, urretxuarrak eta zumarragarrak manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-24 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2024-01-23 | Daniel Hofnung
Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Uraren konkista: meatzaritzako multinazionalen kontrako borroka Argentinako Andeetan

Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]


2022-11-10 | ARGIA
Uraren prezioa %5 garestitu du Bizkaiko Ur Partzuergoak

Astelehenean egindako batzarrean uraren tarifa igotzea erabaki zuen Bizkaian uraren kudeaketaren gehiengo daraman entitateak. Batez beste urtean ia hamar euro garestituko zaio faktura herritarrari.


Ura Busturialdean
Emaria itxi ez dadin, hurbiletik kudeatzearen garrantzia

Busturialdeko Ur Partzuergoa desegin eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hartu du bere gain Busturialdeko urak kudeatzearen ardura, urte hasieran. Erabaki horrekin, ura multinazionalen esku utzi eta pribatizatzeko dagoen arriskuaz ohartarazi dute hainbat talde politikok eta... [+]


Hartzea Lopez Arana
“Frantziako Gobernuak beti behar du barne-etsai bat: orain ‘ekoterroristak’”

Lurzoruan, erreketan eta euri uharretan pilaturiko urak laborantza intentsiboko bakar batzuei bideratzeko makroproiektuak dira méga-bassine edo uraska erraldoiak. Horien kontrako mugimendua indartuz doa Frantziako Estatuan eta iragan asteburuan Sainte-Solines... [+]


Hooverren mende eutsiezina

AEB, 1922ko azaroaren 24a. Hoover Konpromisoa sinatu eta Colorado ibaiaren ibilguan, Arizona eta Nevada estatuen mugan, presa bat eraikitzeko batzordea sortu zen. Hoover presaren obra faraonikoa 1936an amaitu zuten eta XX. mendean zabaldu zen ura kudeatzeko eredu baten hasiera... [+]


Eguneraketa berriak daude