Osasun etxe duin baten alde mobilizatu dira Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagunak

  • Osasungintza publikoaren aldeko Olatu Txuria plataformak deituta, osasun etxe duin baten eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagun ugarik, auzo horietako kaleetan zehar. Hiru auzoetako eta hiriko beste auzo batzuetako hainbat eragilek bat egin dute mobilizazioarekin: Intxaurralde Jubilatuen Elkartea, Lanberri Txomiñeneko auzo elkartea, Sarroeta Martuteneko auzo elkartea, Loiola Urumea Ibai auzo elkartea, Oleta auzo elkartea, Bideak Bidebietako auzo elkartea, Buenavistako auzo elkartea, Lodabe auzo elkartea, IZBE Intxaurrondoko auzo elkartea, Peña y Goñi Auzoa Eginez auzo elkartea eta Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartea.


2025eko ekainaren 09an - 09:33
Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako kaleak zeharkatu dituzte osasungintza publikoaren eta auzo horientzako osasun etxe duin baten aldeko manifestazioan. Beñat Parra
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martuteneko biribilgunetik abiatuta, Loiolaraino joan dira manifestariak, han buelta eman eta manifestazioa Txomiñenean bukatzeko, hiru auzoei zerbitzua ematen dien osasun etxearen aurrean. Bertan, Olatu Txuria plataformako Idoia Sernak eta Sarroeta auzo elkarteko Laida Etxeberriak eta Lanberri auzo elkarteko Ana Lopezek egin dituzte adierazpenak: “Hiru auzoetako bizilagunen kopurua kasik bider hiru handitu da azken urteotan, eta jarraitzen dugu 45 urteko osasun etxearekin eta langile murrizketarekin. Horrek gure bizitza jokoan jartzen du, gaixorik egonik arreta epe luzean bada, larrialdietara jo behar dugulako, larrialdiak kolapsatuz”, salatu dute.

Era berean, salatu dute anbulatorioan ez dutela “zerbitzu mediku edo pediatrikorik ematen 15:00etatik 17:00etara”, eta indarrean sartu berri direla “udako murrizketak”: irailaren 30era bitarte, 17:00etan itxiko dute osasun zentroa, eta larrialdiak Bengoetxea kaleko osasun etxean artatuko dituzte.

“2027ra arte, zer?”

Borroka luze baten ostean, azkenean, erakunde publikoek hitzartu dute Urumeako ibarreko hiru auzo horientzako anbulatorio berria 2027an egongo dela prest. Horrekin pozik agertu dira bizilagunak, baina baita mesfidati ere: “Ordura arte, zer? Gobernuak azken urteotan adarra jo digu. Orain, hitzarmena egonik, zergatik hain epe luzea osasun etxea egiteko?”. Hain zuzen ere, ironiaz, gogorarazi dute Basque Culinary Centerren GOe eraikina “oso azkar” eraikitzen ari direla.

osasun

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Frantziako Gobernuaren aurka "guztia blokeatzeko" deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Egurtzegi egoitza Usurbilen
Adinekoen desioak errespetatuko dituzten etxeak diseinatzen

Usurbilgo Kalezar auzoko Egurtzegi zaintzadun etxebizitzak zaharren egoitza tradizionaletako logeletatik bereizten dira, bizilekuak eskainiz. Usurbilen zaintza eredu kolektiboaren alde lan egiten dute, zeinak pertsonak eta horien lehentasunak erdigunean jartzen dituen. ARGIAk... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


"Kolapsoa" Correos-en
“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak "boikoteatzea" egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-02 | Jone Gartzia
Kultur espazioak
Esku pribatua zerbitzu publikoan

Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]


Eguneraketa berriak daude