Zubietako erraustegi eta guzti, Gipuzkoak milaka tona hondakin bidaliko ditu Bizkaiko Zabalgarbira 2021ean

  • Abenduaren 11n Gipuzkoako Foru Aldundiaren arduradunek berretsi zuten Zubietako erraustegia erabat martxan dagoela ofizialki, Ekondakin enpresa taldearen kontratua abian dagoela zertifikatuz. Lau egun beranduago, abenduaren 15ean, GHK Gipuzkoako hondakinen partzuergoaren batzarrak onartuko du datorren urtean ere lurralde horretako zaborren parte bat Bizkaiko Zabalgarbira eramateko kontratua, gutxienez 25.000 eta gehienez 60.000 tona hona ekartzeko aukera ematen diona.


2020ko abenduaren 14an - 10:20
Zabalgarbiko erraustegia Bilbon, hondakinak tratatzeko beste azpiegitura handiz inguratuta. (Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

2020ko abenduaren 11 markatuta geratuko da Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren historian, egun horretatik aurrera hasiko direlako kontatzen Ekondakin enpresa taldeak (kapital txinatarra daukan Urbaser multinazionala buru) 35 urte luzeetarako 2017an sinatu eta orain indarrean jarri den kontratua, Gipuzkoan 2052a arte sortuko diren hondakin guzti-guztien kudeaketaren monopolioa ematen diona. Zubietako erraustegia behin betiko martxan jarri du eta kontratua indarrean dagoela ospatzeko Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano buru, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta GHKko arduradun nagusiek agerraldi publikoa egin zuten abenduaren 11n Zubietako labe aurrean bertan.

Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ostiralean pozik goraipatu zituen Zubietako sutegiak gipuzkoarrei ekarri behar dizkien probetxuak: "Hemen, hondakinak ez dira zabor bilakatzen, baizik eta lehengai; tratamendu mekanikoko eta biologikoko plantan sortzen den material guztia berreskura daiteke, eta balorizatu, materialki eta energetikoki". Jakina da, ez agintariek baina prentsak eta gizarte mugimenduek salatu dutelako, Zubietan oraingoz hondakinekin ez dela balorizaziorik egiten, sistema elektrikoa hasieratik matxuratuta egonik oraingoz erabat konpondu ezin izan dutelako. Asensiok gogorarazi zuen, bestalde, Zubietako erraustegiak 160.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna duela.

Alabaina, Gipuzkoako agintariek zaborrak erretzeari dagokionez ez dituzte arrautza guztiak saski bakarrean utzi nahi, badaezpada ere. Asteartean, abenduak 15, batzar orokorra burutuko du GHK partzuergoak eta hor botoa daukaten ordezkariek –Gipuzkoako udalerri guztiak biltzen dituzten mankomunitateen arduradunek– erabakiko dute luzatzea Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2018an egindako hitzarmena, baimentzen duena Gipuzkoatik Bilboko Zabalgarbira eramatea gutxienez 25.000 tona eta gehienez 60.000 tona zabor, han erretzeko. Teorian Zubietako labeen kapazitatea aski eta gehiegizkoa ere bada lurralde honetan sortutako hondakin guztiak erretzeko, baina Bizkaiko labeetara ere eramaten jarraitu nahi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude