2003tik, Zuberoako ikastolek Gabonetarako otarrak prestatzen dituzte bertako ekoizpenekin. Eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako jakiak eta ekoizleak sustatzeko helburua dute antolatzaileek. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina berriki abiatu da eta azaroaren 30ean bukatuko da. Eskaera online egiteko aukera dago ikaskoli.eus webgunearen bitartez. Hiru saski daude aukeran: Ahüski (40€), Irati (55€) eta Orhi (70€).
Antolatzaileek azpimarratzen dutenez, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik eta euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, "ikastolek bermatzen dute euskararen transmisioa". Zuberoako ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko "ekarpen garrantzitsua" da kanpaina hau ere.
Orain dela 17 urte, 2003an, banatu zituen Zuberoako Eperra Ikastolak lehendabiziko otarreak. Ekimen honekin ikastolen funtzionamendurako beharrezko dituzten sarreren zati bat estaltzea espero dute.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!