Zozulia futbolari naziak ez du Tuteran jokatuko asteazken honetako Kopako partiduan

  • Joan den asteburuan lehenbiziko aldiz Espainiako Ligako 2. mailako partidu bat bertan behera utzi zuten, Rayo Vallecanoren zenbait jarraitzailek Albaceteko Roman Zozulia jokalari ukrainarra nazia dela oihukatu ostean. Asteazken honetan Albacete Tuteran jokatzekoa da, baina Zozulia ez da Euskal Herrira etorriko.

Roman Zozulia (erdian) militar ukrainarrez inguratuta.

2019ko abenduaren 18an - 13:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako 2. B mailan jokatzen duen Tudelano futbol taldeari Albaceteren kontra jokatzea egokitu zaio Espainiako Erregearen Kopako lehenbiziko txandan. Partiduak ez zuen ikusmin berezirik eragingo Nafarroako herritik harago, Gaztela Mantxako taldean jokatzen duen Roman Zozulia ultraeskuindarrarengatik ez balitz. 

Joan den asteburuan, Rayo Vallecano eta Albaceteren arteko partiduan gertatutakoaren ondoren, ordea, askok jakin nahi zuten ea Zozulia Tuterako partiduan izango zen. E-Ribera hedabideak informatu duenez, ordea, ez da hala izango, entrenatzaileak ez duelako partidura deitutakoen zerrendan sartu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!