ARGIA.eus

2020ko otsailaren 25a

Ingurumena > Hondakinen kudeaketa > Hondakinen kudeaketa Bizkaian

2020-02-20 | ARGIA

Ostegun arratsaldean amildu ziren Zaldibarko zabortegiaren lurrak eta AP-8 autopistaraino heldu zen milioi erdi tona baino gehiagoko hondakin masa. Bi behargin desagertuta daude ordutik, eta hauen bila joandako larrialdi zerbitzuek, gauerdia pasatxo, ohiko hondakin ez arriskutsuez gain, amiantoa aurkitu ostean, bilaketa lanak 14 orduz izan dituzte gelridirik.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2018-05-11 | Miren Osa Galdona
Bosgarren edukiontzia zabalduko dute Bilbo osoan

Edukiontzi marroia, materia organikoa jasotzekoa, udalerri osora hedatuko duela iragarri du Bilboko Udalak.  Hainbat auzotan dauden ontzi zaharrak ordezkatu eta orain arte jarri ez den lekuetan berriak jarriko ditu; 1.500 edukiontzi berri guztira. Aurrerapauso pozgarria dela nabarmendu du Ekologistak Martxan erakundeak, baina oraindik egiteko asko dagoela berretsi du.


2017-10-31 | Uriola.eus
Kamioi berean paper, plastiko eta gainerako zaborrak nahastea salatu du EH Bilduk, beste behin

Urriaren 29an Guggenheim museoaren inguruan grabaturiko bideo batek udal garbitzaileak erakusten ditu paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren kontainerretan pilaturiko hondakinak kamioi bakar batean jasotzen. "Arduragabekeria, iruzurra eta adar jotzea da", hiru edukiontzitan bilduriko hondakinak kamioi berean jaurtitzea EH Bilduren esanetan. 


2017-05-17 | Unai Brea
Hondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean

Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan.


Bizkaiak ez duela %67 birziklatzen aitortu du ahaldun nagusiak, bi urte beranduago

2014an Bizkaiak hondakinen %67,7 birziklatzen zuela esan zuen orduan Ingurumen diputatua zen Iosu Madariagak eta ekologistek gezurra zela salatu. Orain Unai Rementeriak zeharka bederen aitortu du orduko okerra, 2030rako jarriz %65eko helburua.


2017-01-12 | ARGIA
Sutea izan da Zallako Las Lagunas zabortegian

Ostegun goizaldean piztu da sutea eta suhiltzaileek mendean hartu dute. Zabortegiak kutsadura arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak.


2016-10-11 | Unai Brea
EH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat

Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute.


2016-08-24 | Uriola.eus
'Edalontzien berrerabilpena 2.0' esperientzia pilotua jarri dute martxan Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsak urrats berri bat eman du edalontzi berrerabilgarriaren ereduan, eta esperientzia pilotu bat abiatu du erabilitako edalontziak jaso eta higienizazio industrialaren bidez, berriz ere hauek saltzeko. Hala, Aste Nagusiaren ingurumen-inpaktua gutxitu nahi da.


2016-07-12 | ARGIA
TMB Arraiz: 100 egun greban lan baldintza duinak eskatzeko

Bilboko hiri-hondakinak tratatzen dituzten 120 langileak egoera prekarioan ari dira zerbitzu publikoa azpikontratatu zenez geroztik. Borroka luze hori argazkien bidez islatu dute Bizkaiko Aldundiaren jauregi aurrean.


?>