Zizur Nagusiko Udalak lanpostu publikoetan euskara puntuatu behar duela ebatzi du auzitegiak

  • Zizur Nagusiko Udalak euskara aintzat hartzen ez zuen lan deialdia atera zuen; herritar batek kexua jarri eta aurretik izandako hainbat ebazpenen kontrara, oraingoan bai, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du udalak ordenantza bete behar duela eta beraz euskara puntuatu behar duela lan deialdian.

Argazkia: Zizur Nagusiko Udala

2022ko uztailaren 19an - 07:26

Atezainen bi zerrenda egiteko deialdia atera zuen udalak 2021ean: bata lanpostu elebidunetarako eta bestea gaztelania hutsean; euskara ez zen merezimendu gisa baloratzen, nahiz eta herriko Euskararen Ordenantzak aurkakoa dioen. Auzitegiak orain ebatzi du, ordenantzari jarraiki, lanpostuak herritarrekin harremana duenez euskara %10 baloratu behar dela.

Udalak zer argudiatu zuen euskara ez baloratzeko? Oposizio bidezko hautaketa zela (azterketa bidez) eta ez oposizio-lehiaketa bidez (azterketa eta merezimenduak), baina ordenantzak ez du halako salbuespenik jasotzen.

Epaitegietan oro har orain arteko esperientzia ez dela ona izan gogoratu du albistearen berri eman duen Administrazioan Euskaraz Taldeak: “Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea… Espero dezagun ildo zuzen hau mantentzea, ebazpenak iritzi pertsonaletan ez baitira oinarritu behar, indarrean dauden arauetan baizik”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Eguneraketa berriak daude