Zisjordaniaren kontrako eraso militar handi bat hasi du Israelek eta “ebakuatzeko” eskatu die hango herritarrei

  • Bigarren Intifadaz geroztik ikusi gabeko eraso "antiterroristari" ekin dio Israelek Zisjordanian. Jenin, Tulkarm eta Tubas hiriak izan ditu jomuga drone, helikoptero eta batailoi militarren bidez, eta gutxienez bederatzi lagun hil ditu jadanik. Hainbat iturriren arabera, operazioak luze joko duen itxura guztia du. Kanpo Ministro israeldar Yisrael Katzek Zisjordania "behin behinean ebakuatzeko" eskatu die herritarrei.


2024ko abuztuaren 28an - 11:43
Azken eguneraketa: 15:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gauerdi inguruan hasi du erasoa Israelgo Armadak Jenin, Tulkam eta Tubas hirietan. Horretarako droneak eta helikopeto militarrak erabili ditu, eta ibilgailu kopuru handia sartu du eremu horietan. Palestinarren kontra tiro egin du eta gutxienez bederatzi lagun hil ditu, Palestinako Osasun Ministerioaren arabera.

Jeningo errefuxiatuen eremuan sartu dira Israelgo soldaduak, baita Nur Shamsen eta Tulkarmen ere. Ospitaleak inguratuta dituzte eta zerbitzu medikuei bertara joatea eragozten ari dira. Middle Eas Eye hedabideari bertako iturriek azaldu diotenez, ibilgailu militarren kopuruagatik –hondeamakinak barne– antzeman daiteke epe luzerako operazioa dela.

"Operazio antiterrorista berezia" eufemismoa erabili du Israelgo Gobernuak erasoa deskribatzeko; baina 2002ko Bigarren Intifadatik ez dela horrelakorik ikusi ziurtatu dute lekukoek.

Hiriak erabat geldituta daude eta egoera "katastrofikoa" dela ziurtatu diote hedabide berari lekukoek, soldaduak etxeak ari baitira asaltatzen.

Canal 12k informatu duenez, lau batailioi ari dira parte hartzen erasoan eta Yisrael Katz israeldar Defentsa ministroak adierazi du "azpiegitura islamiko-irandarrak kolpatzea" dutela helburu. Hala, mandatariak Zisjoardaniako herritarrei eskatu die "behin behinean ebakuatzeko" beraien etxeak.

Palestinar talde armatuak, bestalde, lehergailuekin eta eskura dutenarekin ari dira erantzuten. Israeldarren artean biktimarik izan ote den ez dute berririk eman.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.