Zigorrik gogorrena ezarri diote Yvan Colonna preso kortsikarrari

  • Yvan Colonna, Kortsikar independentisten borrokaren sinbolo bilakatu den presoa, 1998an Claude Erignac prefektu frantsesa hil izana egotzita Frantziako legeak jasotzen duen zigor gorena ezarri diote: 22 urteko kartzela zigorra. Hirugarren aldia da kasu honegatik epaitzen eta zigortzen dutena. Aurretik, 2007an eta 2009an, akusazioak zigor gogorrenaren eskaera egina zuen, Colonna Erignacen hiltzailea dela frogatutzat emanik. Colonnak beti deklaratu izan du bera errugabea dela eta Kortsikako alderdi abertzaleen gehiengoaren babesa du. Parisko krimen auzitegiak frogatutzat eman du auzia.


2011ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Colonna babesteko manifestazioa Kortsikan

Colonnak eta haren defentsak hasieratik salatu dute hark ez zuela prefetaren heriotzarekin zerikusirik izan, eta konplot baten biktima dela. 51 urte ditu Colonnak. Artzaina zen, eta polizia atzetik zuela jakitean (1999an) ihes egin eta ezkutuan bizi izan zen 2003an atxilotu zuten arte.

Informazio gehiago:

Yvan Colonnaren sostengurako webgunea


Azkenak
Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


2024-05-27 | Garazi Zabaleta
Arsue zerbitzua
Ardi suhiltzaileak Lizarran

Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]


Udan datorren buztingilea

Hego luze eta zorrotzak eta v formako urkila-itxuradun buztana duen hegazti hau ikustean badakigu Euskal Herrira uda heltzear dagoela. Bizkarraldea eta buztana beltzak ditu, distira urdinxkekin, papar gorria eta azpialdea, aldiz, zurixka. Euskaldunon sinesmenetan presentzia... [+]


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Eguneraketa berriak daude