Yvan Colonna, Kortsikar independentisten borrokaren sinbolo bilakatu den presoa, 1998an Claude Erignac prefektu frantsesa hil izana egotzita Frantziako legeak jasotzen duen zigor gorena ezarri diote: 22 urteko kartzela zigorra. Hirugarren aldia da kasu honegatik epaitzen eta zigortzen dutena. Aurretik, 2007an eta 2009an, akusazioak zigor gogorrenaren eskaera egina zuen, Colonna Erignacen hiltzailea dela frogatutzat emanik. Colonnak beti deklaratu izan du bera errugabea dela eta Kortsikako alderdi abertzaleen gehiengoaren babesa du. Parisko krimen auzitegiak frogatutzat eman du auzia.
Colonnak eta haren defentsak hasieratik salatu dute hark ez zuela prefetaren heriotzarekin zerikusirik izan, eta konplot baten biktima dela. 51 urte ditu Colonnak. Artzaina zen, eta polizia atzetik zuela jakitean (1999an) ihes egin eta ezkutuan bizi izan zen 2003an atxilotu zuten arte.
Informazio gehiago: