Zigor Garro euskal preso politiko ohia Biriatura eraman du Frantziako Poliziak maiatzaren 5 goizean, eta Espainiako poliziak entrega gauzatu dela baieztatu ostean, aske geratu da. Iazko azarotik Hendaian bizi zen baldintzapeko askatasunean eta maiatzaren 2an bete zuen kondena eta ondorioz, egun horretan kendu zioten orkatilan lotutako kontrol aparailu elektronikoa. Frantziako estatuan bizitzeko debekua ezarri diote eta defentsak helegitea aurkeztua du. Erantzuna jaso artean, Errenteriara itzuli da, bere jaioterrira, 22 urteren ostean.
Garrori etxea eta lana aurkitzeko exijitu zion Frantziako auzitegiak baldintzapean aske utzi zuenean eta biak betetzen zituen: Hendaian jarria zen bizitzen eta AEKn lanean. Garrok adierazi du "oso erraz baimen zezaketela kanporatua ez izatea, baina argi utzi dutela borondate eskasa dutela". Oraingoz ezin izango du Ipar Euskal Herrira itzuli.
EH Baik gogor salatu du Garro kanporatu izana, noiz eta osasun larrialdi egoera baten erdian eta epaitegiek oraindik Frantziako estatuan bizitzeko debekuari buruzko erantzunik eman ez dutenean. "Euskal Herri osoan libre mugitzeko eskubidea" eskatu du.
Garrok duela 22 urte egin zuen ihes etxetik eta 2006an atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta azaroaren 28an irten zen baldintzapeko askatasunean Mont de Marsango espetxetik.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]