Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ekainaren 12an izanik, azken egunetako antolaketa lanetan buru-belarri dabil Ladix Arrosagaray, Baltsan elkarteko kidea. Azokak euskarari egiten dion ekarpenaz galdetu diogu, eta bereziki pandemian euskarak bizi duen egoeraz.
Ziburuko Azoka eremu euskaldunean kokatua da. Baina eremu horretako euskaldunek euskarazko gaiak eskuratzeko ez dute euskarazko liburu dendarik inguruan...
Zehaztu beharra dut pixka bat: Lapurdi osoa kontutan harturik eta Baiona-Angelu-Miarritze kenduta, hots, Lapurdi barnealdea eta kostaldean euskaldunak %23 eta elebidun hartzaileak %11 dira. Baina kopuruak begiratzen badira non dago euskaldungoa? %50 baino pixka bat gehiago gure eskualdean: 51.000 hiztunetatik 26.000. %30a Baxenabarre-Xuberon, eta kasik %20a Baionaldean.
Beraz, erran daiteke Frantses estatuak okupatutako Euskal Herriaren parte honetako euskaradun gehienak Lapurdi kosta-barnealdean bizi direla baina gutiengoan baitira euskaraz bizitzeko aukerak murritzak dituztela, frantsesaren itsasoan erdi galduriko uharteñoak. Hala da gertatzen euskaraz irakurri nahi dutenentzat: Irun edo Baionara joan beharra dute euskaraz zer argitaratzen den ikusteko edo disko nahiz liburu bat erosteko.
Horri gehitzen bazaio urtean 365 egunez "elebitasun" faltsu bezain arrunt desorekatuan bizi garela, erran nahi baita egoera diglosiko bortitzean, zaila dute euskaradunek –nahiz eta ez izan guti– beren hizkuntz eskubideak errespetatuak ikustea eta beren identitate lingustiko eta kulturala naturaltasunez eta trabarik gabe bizitzea. Ziburuko Azokak, bere neurri xumean, horri erantzun nahi dio, erdararen basamortuan oasi bat eskainiz: egun batez bederen euskara gure plazan izan dadila nagusi.
Iaz ez zen azokarik egin COVID dela-eta, eta aurten "euskara deskonfina dezagun" egin duzue deia. Itxialdiek eta kaleko murrizketa neurriek nola eragin diete euskarari?
Nola bizi da euskara, inongo legezko babesik edo ofizialtasun izpirik ez daukan Nafarroako parterik gehienean edo Iiparraldea bezalako lurralde okupatuetan? Herritar kontzientizatuen nahikunde eta babesari esker: harreman sozialek eta euskarak elkar elikatzen dute. Konfinamenduekin jendea etxeetara zokoratua izan baita euskara eremu publikoan biziki bakandu da, eta, bistan da, etxe guztietan ez da euskara erabiltzen bikote edo familia guztiak ez baitira osoki euskaldunak.
Ez dakit neurtuko den egun batez baina pandemiak gibelatze galanta ekarri dio euskararen erabilerari. Horregatik, nahiz berez hori ez izan azokaren helburu nagusia, testuinguru honetan bai baliatu behar dugula euskara konfinamendutik atera eta plazara berriz jalgitzeko.
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]