Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo, Leire Vargas idazlearen galderei erantzuten aritu ziren 'Zubiburu' solasaldian. Sabina Hourcade / ARGIA CC BY-SA

2025eko ekainaren 09an - 17:30
Azken eguneraketa: 19:38

Bidaide eta godaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "godaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu ere, bideaz, bidaiaz eta idazketaz, poesiaz aritu zirelako bertan Arkotxa azokaren seigarren edizioko omendua eta Rakel Pardo baztandar poeta gaztea. Juntatzaile lanean aritu zen Leire Vargas, bera ere idazlea, bi poesia liburu plazaraturikoa.  

Pardok poesia bilaketarekin lotzen duelako eta Arkotxaren literaturan ere bilaketarekin errima dezakeen bidaiaren ideia nabarmena izanda, bidaiaren juntartea aukeratu eta hortik abiatu zuen solasaldia Vargasek: "Nondik hasten zarete idazten, edo nahi bada, bidaiatzen edo begiratzen?". Galderari galdera bidez erantzun zion Pardok: "Zer da bidaia?" eta segidan bere erantzuna: "Bada toki batetik bestera mugitzea, baina bada ere banku batetik eserita egin dezakezun zerbait. (...) Bidaia zerbait baldin bada, bada mugimendua –barnekoa edota kanpokoa–, eta mugimendua baldin badago, funtsean, bilaketa dago. Uste dut bilaketa gizatiarra ezaugarritzen duen zerbait dela, eta izan daiteke poesiaren bitartez edo bakoitzari barnetik ateratze zaion horren bitartez". Nahiz eta bilaketa gehiegitan hutsuneari, akaso beldurgarria eta misteriotsua izan daitekeen zuloari lotu, baztandarrak uste du irekiera proposamen bat dela, "mugimendu proposamen bat, bizitzaren indar hori sortzen duena". 

"Pentsatzen uzten ez duen mundu horretatik pixka bat apartatzea, eta hozka edo 'décalage' batean izatea oinarrian dugu"
Aurelia Arkotxa

Produktibitatea eta efizientzia ekonomikoa helburu bakar dituen sistema neoliberalaren kontrako zentzura doa hori, eta Pardoren hitzetan, horregatik da "erresistentzia forma" bat poesia idaztea edo irakurtzea. Pardoren ideia hori partekatzen du Arkotxak ere: "Funtsezkoa da erresistentziaren ideia hori. Mundu lasterretik nolabait apartatzea, pentsatzen uzten ez duen mundu horretatik apartatzea eta horrelako hozka edo décalage batean izatea oinarrian dugu". Zurrunbilotik eta fokupetik urrats bat atzera egite hori ezinbestekotzat du, obserbazioa ahalbidetzen dielako, eta hori ere badelako bidaia (eta bidaia horren nolabaiteko kontakizuna, berriz, poesia). Erresistentziaz gain, "disidentziaren” ideia ere ekarri nahi izan zuen. 

Funtsean, azokaren hastapenean ukandako omenaldian ere ideia horri tiraka egin zuen bere hitzaldia: "Anonimoki ibiltzea gustatzen zait, obserbatu ahal izateko. Idazteko behar duzu distantzia bat, isiltasuna; itzala behar duzu idazteko eta gaur egun ez da modan den giroa, argi fokuak dira nagusi". 

Bakoitza bere territoriotik ari da idazten. Biak Euskal Herrian izanik ere, bata Urdazubitik, landa eremutik, eta, bestea, giro urbanoagotik, besteak beste, bigarren etxebizitzaz josita dagoen Lapurdi kostaldeko Hendaiatik. Horrek eragiten die, nola ez: "Ingurune fisiko horrek zuzenki interpelatzen gaitu indibiduo gisa, subjektu politiko eta gure kasuan, kultural gisa", Pardoren hitzetan. Argi utzi nahi du afera: "Nik uste dut soilik norbere etxeaz arduratzen den pertsonak pertzepzio arazo nabarmen bat duela, norbere etxea norbera gainditzen duen testuinguru batean kokatua delako, eta harreman hori konstantea da, etengabekoa". Adibide bana eman zituzten ideia hori argitzeko. Pardok, Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren kontra borrokatzeagatik epaituriko zazpi lagunen kasua: "Berriz ere agertzen dira interes ekonomiko pertsonalizatu espekulatiboak, herri baten bizimoduaren, pentsamenduaren eta nahiaren kontra doazenak". Arkotxak bere egunerokoan eta literaturan leku handia duen itsasoa ekarri zuen hitzetara: "2014-2015 urteetan izandako tenpesta gogoan dut, bederatzi metroko uhin ikaragarri hura. Gogoan dut nola joan nintzen hurbiletik ikustera utzitako hondakinak. Obserbatzen duzu eta galdatzen duzu horrek zer eragingo duen... aski fite ohartzen zara dagoen hori estaltzen dela, aldaketa aukerak entzun gabe; ezin entzunak dira hautu politiko ofizialak direlako hor". Bide beretik aipatu zituen denboran aitzinatu ahala gure bazterretan emendatzen ikusi dituen eolikoen makroproiektuak. Hor ere berdin: interes ekonomiko pertsonalizatu espekulatiboak nagusi.

Rakel Pardo baztandarra, Egurats zabaletako izendaezinak (Maiatz) poesia liburuaren egilea. Argazkia: Sabina Hourcade / ARGIA CC BY-SA

Inguratzen dutenari erreferentzia egiteaz gain, idazterakoan erreferente dituztenei ere erreferentzia egin zieten, "zerotik sortzen dugula pentsatzea ez delako egia". XVII. mendeko Oihenart eta Pouvreau, baita Piarres Aintziart "bidaiari handia" –ulertu, idazle handia– Arkotxak, eta Pardok Arkotxa bera. Hendaiako idazleak eskertu egin zuen solasaldia hiru emazteen artean egin izana: "Bidean konpainia maskulinoekin zabiltza gehienetan, erreferenteak anitzetan gizonezkoak dira", eta behingoan, emakumezkoak elkartu izanaren "finezia" azpimarratu zuen.

Gure bazterrak –hitz zahar galdu hori berreskuratzeko deia egin zuen Arkotxak: "Maite dut hitz zahar hori, badira horrelako hitzak entzuten ez direnak eta berriz konbokatu behar ditugunak"– umiltasunez eta, beraz, errespetuz kontsideratzeak aldaketak ekarri ditzakeela uste du: "[Bazterrak kontuan hartuz gero] konturatzen zara ez zarela deus, baina uste dugu garela dena, garela erregina ala errege eta egin dezakegula nahi duguna. Hori da izugarrizko eskandalua; ez dakigu umilak izaten, ez dakigu distantzian bizitzen".

Vargasek bukaerako laburpentxoan erran bezala, Zubiburu ariketak nabarmen utzi zigun idazlea kolektiboaren parte dela, eta ez dela batzuk nahiko luketen bezala gizartearen gainetik. Bakoitzak beretik – bere inguru-girotik, logelatik, barrenetik, begiradatik eta ahotsetik– argi utzi zuen hori. Beraien gogoetak entzuten segituko genuen, entzulea gustura zegoen, baina ondokoei lekua utzi beharra zuten. Eskerrak azokaren hastapenean ginela eta egun osoa genuela bidaiaz solasean segitu ahal izateko.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


2025-05-15 | ARGIA
Azokaroa
Maddi Sarasuaren “Biharraren egietan” liburua kari, poesia errezitaldia Urruñako Berttolin ostiralean

Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Euskaltzaleen parte-hartze bizia nabarmendu dute Ziburuko Azokaren antolatzaileek

Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]


Eguneraketa berriak daude