Zertarako baliatzen da emakumeen ikusgarritasun mediatikoa?

  • Emakumeen ikusgarritasunaz, ahalduntzeaz, plaza hartzeaz… sarri hitz egiten da azken aldian. Boteretze hori izango da datorren larunbatean Berriozarren egingo diren emakume abertzaleen zazpigarren topaketa feministetako gai nagusia ere.


2017ko maiatzaren 03an - 11:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumeen ikusgarritasunari heldu diogu gaurko tertulian, izan ere, argazki biral bat bestearen atzetik sortzen ari dira azken hilabeteotan, guztiak eskema berekoak: emakume bat eskuin muturraren edo autoritarismoaren agente bortitz edo armatuei kontra egiten.

Irudiak duen indarrari eta horretaz egiten den erabilerari buruz aritu gara, beraz, Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin.

Tertulia hau Arrosa Sareko irratietako Zebrabideak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eguneraketa berriak daude