Eusko Legebiltzarra erabakitze eskubidearen alde mintzatu da. EAJ eta Bilduk alde bozkatuta, Legebiltzarrak Euskal Herriak "subjektu politikoa" eratzen duela adierazten duen idazkia onartu du. Ez da Gasteizko ganberak autodeterminazio eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena onartzen duen lehen aldia. Jarraian 90eko hamarkadatik aurrera izan diren adierazpen horietako batzuk zerrendatu ditugu:
1990: Eusko Legebiltzarra burujabetza eskubidearen alde agertu zen. Onartutako testua EAJ, EA eta EEren artean adostutako emendakin bat izan zen. Herri Batasunari dagokionez, adierazpena bozkatzerako unean bilkura aretotik irten zen, EAJk adierazpena puntuka bozkatzea errefusatu baitzuen –HB lehen puntua babesteko prest zegoen, baina gainontzekoekin ez zegoen ados–. Idazkiak Autonomia Estatutuaren defentsa eta autogobernuaren sakontzea biltzen zituen. Era berean, erabakitze eskubidea “prozesu dinamiko” bezala definitzen zuen.
2002: Eusko Legebiltzarrak autogobernuari buruzko txostena onartu zuen. Besteak beste, “Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela” jasotzen zuen. 1990eko adierazpenari zein nazioarteko zuzenbideri aipamen berezia egiten zien. EAJ, EA eta IUren aldeko botoak izan zituen, Batasuna abstenitu egin zen, eta PSE-EEk eta PPk aurkako bozka eman zuten.
2004: Ibarretxe Plana deiturikoa estatutu berritu bat egiteko saiakera izan zen. 2003an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen, eta 2004ko abenduaren 30ean Parlamentuaren oniritzia jaso zuen. Estatutu proposamenaren onarpenerako funtsezkoa izan zen Batasunako hiru legebiltzarkidek emandako aldeko bozka –beste hiruk aurkako botoa eman zuten, eta bat abstenitu egin zen–, asko ezustean harrapatu zituena. Hauexek ziren planaren planteamendu nagusietako batzuk: EAEk identitate propioa dauka; herri bezala erabakitzeko eskubidea aitortu behar zaio; hala nahi duenari euskal pasaportea emanen zaio; bertako herritarrek erabakiko dute zer harreman izan nahi duten Ipar Euskal Herriarekin eta Nafarroarekin, beti ere bi lurralde hauetako biztanleek erabakitzen dutenaren arabera.
Espainiako Kongresuan amaitu zen proposamen honen bidea: 2005eko otsailaren 1ean 313 diputaturen aurkako botoekin atzera bota zuten. Aldeko 29 boto lortu zituen, EAJ, ERC, CIU, Nafarroa bai eta BNGk emanak. Garai hartan ezker abertzaleak ez zeukan ordezkaritzarik ganbera hartan, legez kanpo baitzegoen.
2006: Montenegro zoriontzeko aitzakiarekin –urte hartan bilakatu zen estatu independente–, Legebiltzarrak, beste behin ere, “euskal gizarteak etorkizunean zer izan nahi duen” erabakitzeko eskubidea defendatu zuen. Kasu honetan, elkarrizketaren garrantzia azpimarratu zuen, normalizazio politikorako “ezinbestekoa” zela esanez.
2014: Gasteizko ganberak euskal herritarren burujabetza eskubidearen aldeko adierazpena egin zuen. EH Bilduren ekimenez aurkeztu, eta EAJren aldeko botoa jasota onartu zen. Adierazpen horren xedeetako bat 1990eko testua berrestea zen, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea duela azpimarratzearekin batera. Horren harira, adierazpenak “euskal herritarrek etorkizunean izan nahi duten estatus ekonomiko, politiko eta soziala erabakitzeko eskubidea dutela” jasotzen zuen. 90eko proposamenarekin konparatuta, hau zuzenagoa eta zehatzagoa zen. Dena den, biak ala biak legez besteko proposamenak izan ziren, eta ez zuten ondorio juridikorik izan.
Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.