Hong Kongen milaka manifestarik hartu dituzte kaleak hauteskunde libreen eta autogobernuaren alde azken egunetan. Occupy Central mugimenduak batutako manifestariek dagoeneko hamar egun daramatzate kalean protestan, eta igande honetan poliziek negar-gasekin eraso diete.
Ostegunetik aurrera gobernuaren bulegoak hartzen ahaleginduko direla adierazi du Ikasleen Federazioak.
Protestaren kausak
2017an agintari berria hautatuko dute, baina Txinak hautagaiak bere galbahetik igaroko direla adierazi zuenetik, Hong Kongeko biztanleak ez daude gustura. 1997tik Txinaren erregio administratibo berezia da Hong Kong, lehen kolonia britainiarra izan zena.
Ordutik, legez herrialde bakarra osatzen duten arren, Txinak zenbait eskumen aitortu dizkio erregio honi, tartean bost urte barru hauteskundeak egiteko promesa. Hala ere, abuztu honetan agintari izateko hautagaiak berak erabakiko dituela esan du Txinak.
Aurreikusitakoa baino lehen
Protestak asteazken honetarako espero ziren, Alderdi Komunista agintera iritsi eta Txinako Herri Errepublika sortu zueneko 65. urteurrena baita, baina hainbat ikaslek astebete lehenago ekin zioten protesta baketsuari Hong Kongeko gobernuaren egoitza ondoan. Asteburuan poliziak egindako jazarpen gogorrari erantzunez, astelehen gauean 100.000 manifestari bildu ziren kaleetan eta astearte arratsaldean ere hiriko bide nagusiak itxi zituzten.
Txinako Gobernuak babesa adierazi die Hong Kongeko agintariei, eta istiluekin lotura duen oro zentsuratzen ari da interneten.
Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
2018ko martxoaren lehena zen, bere lehen agintaldiaren lehen laurdena burututa, Donald Trumpek pentsaera politiko-ekonomikoaren lagin gardenena utzi zigunean: “Merkataritza-gerrak onak dira, eta irabazten errazak”. Orduantxe abian jartzear zituen altzairu eta... [+]