Zergatik damutu behar dute euskal preso politikoek? Zergatik izan behar dute euskal preso politikoek insolidarioak elkarren artean, Espainiak eta Frantziak nahi dutenean askatasuna eskuratzeko?
Esan daiteke Euskal Herriko gizarte-jokabideetan balio handia aitortzen zitzaiola errespetua izateari, elkartasuna adierazteari, ardurak barneratzeari... Errespetua, elkartasuna eta ekina are handiagoa zen, eta da, euskal preso politikoak tartean zeudenean/daudenean. Horixe adierazi digute, behintzat, azken hamarkadetan Euskal Herriko gorabehera politiko eta sozialak bizi eta partekatu dituztenek. Eta horixe sinesten dut neuk ere.
Eta errespetuari, elkartasunari… buruz oker ez bagaude, galdera erraza azaleratzen da: Zergatik ETAk ez du inoiz egin (sekula ez baita berandu) adierazpen bat gaur egun bere militanteei banan-banan exijitzen zaiena aitortuz, ihesi, erbesteratuta edo espetxean dauden militanteen duintasuna eta izaera politikoa urratu beharrean? Hau da, Ezker Abertzalearen Ofizialtasunak euskal preso politikoei “iradokitzen” die salatzea eta damutzea direla legez mantendu beharreko marra gorriak, baina hortik aurrera… dena libre. Dena libre! Horixe da Sorturen “iradokizuna”.
Badakigu euskal preso politikoek historikoki beste marra gorri batzuk izan dituztela. Adibidez, euren izaera politikoa, askapen nazional eta sozialaren alde egin zuten borrokaren ezaugarriak biltzen zituena. Elkartasuna dozenaka zapalkuntza espontaneoren aurrean, eta elkartasuna Kolektiboaren batasuna hausteko helburuz ondo pentsatutako dozenaka zapalkuntzaren aurrean. Hain zuzen ere, batasuna da azken 60 urteetan euskal preso politikoen Kolektiboa haustea galarazi duen funtsezko elementuetako bat. Horra hor euskal preso politikoek urte luzez tinko mantendu dituzten printzipio batzuk. Gaia luzea bezain trinkoa da, eta aipaturikoak adibideak baino ez dira.
Hori esan ondoren, zergatik ETAk ez du eragindako kaltea aitortzen? Zergatik ez da damutzen eta zergatik ez die biktimei barkamena eskatzen? Zergatik ez du jokatzen berak ere elkartasunik gabe preso, ihesi edo erbesteratuta dauden burkideen aurrean, presoei eskatzen zaien bezala? Zergatik ez du salatzen eta zergatik ez du laguntzen ehunka ekintzaren erantzukizuna argitzen? Zergatik ez du esaten hasieratik oker zegoela? Zergatik ez du aitortzen ETAk hori guztia, eta zergatik, aldiz, laguntzen du bere militanteak (eta militante ez direnak) horretara bultzatzen? Zergatik? Izan ere, horixe guztia egin behar da Sortuk aldarrikatu eta euskal preso politikoen Kolektiboari iradokitzen dion ildoan.
Zergatik iraganean logikotzat jotzen genuen ETAko ehunka militantek bere erakundearen ekintza guztiak bere egitea Espainiako eta Frantziako guda-auzitegien aurrean, eta zergatik jotzen zuten dozenaka mila lagunek miresgarritzat konpromiso hori, errespetu hori, elkartasun hori? Zergatik uzten zuten mira eginda ETAko militanteek Euskal Herriko iritzi politikoa, Espainiako Estatutua Baskongadetan ezarri izana salatzeko gose greba eginez? Zergatik jotzen zen logikotzat zapalkuntza salatzeko preso politikoek gose grebak egitea? Hainbeste gauza esan litezke… Baina leku faltak mugatu egiten gaitu.
Zergatik damutu behar dute euskal preso politikoek? Zergatik izan behar dute euskal preso politikoek insolidarioak elkarren artean, Espainiak eta Frantziak nahi dutenean askatasuna eskuratzeko? Zergatik hautsi behar dute euskal preso politikoen kolektiboaren batasuna?
Zergatik uzten da horrelaxe Espetxeetako Frontea? Zergatik utzi bertan diren kideak gure etsaien esku? Fronteak ixtea erabaki delako? Eta etsaiak Espetxeetako Frontea (besteren artean) ixten ez badu? Zikloz aldatu dela eta etsaia ez dela horretaz jabetu edo jabetzen bada mendekuz ari dela behin eta berriro esanez ibili beharko dugu funtsezko besterik egiten ez dugun bitartean?
Asko gara EPPak dignitateaz atera ahal ditugula sinetsita gaudenok. Lehen ere egin genuen eta egingo dugu beste behin ere. AMNISTIAren helburu taktiko zein estrategikoak lortu arte, jo eta ke!
(Jon Iurrebaso Atutxa ETAko preso politiko ohia da)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]