Herritar batek Ogasunari zergetan ordaintzen diona, multinazionalek elkarteen zergarengatik ordaintzen dutenaren tankerakoa da. Areago, sozietatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta gutxiago ordaintzen du: elkarte txikiek %20, eta multinazionalek, aldiz, %16,9.
Eztabaida etengabea izaten ari da azkenaldian zerga sistemari buruz. Logikoa eta bidezkoa litzateke gehien irabazten dutenek Ogasunari zerga gehien ordaintzea. Baina errealitatea bestelakoa da. Bai Espainiako Estatuan, baita Frantziakoan ere, enpresek dedukzio eta zerga-kreditu ugari izaten dituzte. Hala, Espainian elkarteen zerga %30,7koa da eta Frantzian %33,3koa, baina portzentajea ia erdira jaitsi dezakete zenbait kasutan. Hego Euskal Herriko foru aldundietako datuak ere oso antzekoak dira, enpresek %28 ordaintzen dute, baina dedukzio ugari dituztenez, kopurua asko jaisten da. Azken batean, herritar soil batek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin (PFEZ) ordaintzen duena eta enpresek ordaintzen dutena oso parekoak dira.
Cinco Días ekonomia egunkariak egindako azterketa baten arabera, Espainian 33.000 euroko zerga oinarria duen zergadun batek %16,35 ordaintzen du PFEZagatik. Elkarteen zergan 1.000 milioitik gorako negozio zifra duen enpresari ezartzen zaion zergaren parekoa da.
Baina badago alde bat. PFEZagatiko diru-sarrera administrazio zentralak bildutakoaren %42,9 da. Elkarteen zergatik bildutakoa, aldiz, ez da %10era iristen. 2007tik hona, zerga horren bidez bildutakoak %68 egin du behera. Hau da, nagusiki lan eta aurrezpen errentek hartzen dute beren gain zergen zama. Egoerak aldaketa sakona behar du, zergak guztien artean modu bidezkoan bana daitezen. Baina, hain zuzen, Espainiako Gobernuak hurrengo bi ekitaldietan PFEZek gora egingo duela jakinarazi du. Ikusiko dugu zer egiten duten Hego Euskal Herrian.
Enpresa zenbat eta handiagoa, orduan eta zerga txikiagoa
Teorian ezartzen den karga-tasaren eta benetan ordaintzen denaren artean –tasa etekinak eta zerga dedukzioak kendu ondoren– alderik handiena duen zerga da elkarteen gainekoa. PFEZ bezala, progresiboa da. Legeak dio enpresa txiki eta ertainei enpresa handiei baino tasa apalagoak ezarri behar zaizkiela, baina dedukzioek joera hori irauli egiten dute eta, hala, praktikan, enpresa baten bolumena handitu ahala zerga gutxiago ordaintzen du, erlatiboki. Hortaz, sei milioi eurotako negozio zifrara iristen ez den enpresa txikiak %20 ordaintzen du, eta 1.000 milioi eurotik gorako sarrerak dituen multinazionalak, aldiz, %16,9.
Espainiako Estatuko elkarteen zergaren ezaugarri nagusietakoa tasa ofizial oso altua da (%30,7), baina tasa altu hori legeek ezartzen dituzten zerga onura ugarik apaltzen dute. EAEn elkarteen zerga ofizialaren tasak baxuagoak dira (%28), baina, azkenean, elkarteek ordaintzen duten benetako zerga ez da %20ra iristen.
Lan errenten zergak soilik igotzen dituzte
Krisialdia hasi zenetik igoera izan ez duen zerga nagusi bakarra elkarteen zerga izan da. Zapateroren gobernu ohiak bost puntutan jaitsi zien zerga lanpostuak mantentzen zituzten mikroenpresei. Dirudienez, Rajoyren egungo gobernuak neurria atxikitzeko asmoa du. Lan eta aurrezpen errentek, aldiz, zerga igoera handienak jasan dituzte. PFEZ eta elkarteen zerga alderatzerakoan, kontuan hartu behar da lehena diru sarreren gainean ezartzen dela, eta elkarteen zergak, berriz, enpresaren mozkinak zergapetzen dituela.
Horregatik, krisiaren ondorioz zergetatik bildutakoa murriztu egin da. Espainiako Estatuko Ogasuneko 2010eko datuen arabera elkarteen zerga ordaintzen duten ia milioi eta erdi konpainietatik soilik %32,8k lortu zuen “zerga oinarri positiboa”. Hau da, elkarte gehienek ez zuten zergarik ordaindu.
Elkarteen gaineko zergaren eta lan errentaren gaineko zergaren arteko aldeak oso garbi ikus daitezke 2007. urteari, hazkunde ekonomikoko aldi horri, erreparatuta. Urte hartan, elkarteen zergaren bidez lortutako sarrerak administrazio zentralaren zerga bilketa guztiaren %22,3 izan ziren. PFEZaren bidez, berriz, %36,2 bildu zuten urte berean. Egun, elkarteen zergaren bidez bildutako kopurua amildu egin da eta, Ogasuneko iturrien arabera, kopuru osoaren % 9,6 besterik ez da. Baina langabeziak gora egin arren, PFEZak kontrako joera izan du, eta dagoeneko zerga sarreren %43 izatera iritsi da.
Europar Batasunak elkarteen zerga bateratu nahi du
Multinazionalek abantaila handiak dituzte zergak ordaintzerakoan. Eta orain abantaila handiagoak nahi dituzte. Horretarako Europar Batasuna (EB) estutzen ari dira, elkarteen zerga bateratua ezar dezan. Alemania eta Frantziaren presiopean, Europako Batzordeak makineria politikoa martxan jarri du enpresen mozkinen gaineko zerga bateratua finkatzeko. Horrek ez du esan nahi estatu kide guztiek tasa nominal bera ezarri behar dutenik. Zerga oinarria zehazteko kalkuluak EB guztian berdintzea da asmoa. EBren zerga sisteman aurrera egiteko estatu kide guztien adostasuna behar denez, ekimen honek luze joko du. Oraingoz, Sarkozyk adierazi du Frantziako elkarteen gaineko zerga portzentaje baxuagoa duen Alemaniakoaren pare jarriko duela.
Bateratze hori nahi dutenak eta horretarako presioa egiten ari direnak multinazionalak dira, haiei interesatzen baitzaie. Egoitzak EBko hainbat herrialdetan dituen multinazionalak, herrialde guzti horietako administrazioetan aurkeztu behar du elkarteen gaineko zerga aitorpena. Oinarri bateratua izanda, administrazio karga hori arindu egingo litzateke, enpresak egoitza nagusia duen herrialdeko ogasunean baino ez bailuke aurkeztuko aitorpena.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.
Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen... [+]
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan".
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.
Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]