Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta eraiki zuen enpresaren eta Donostiako Udalaren aurkako salaketa jarri dute talde ekologistek

  • Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen sarrerarako bidearen erabilera dela eta.

Xabi Alonsoren txaleta Igeldon, Donostia. Haritzalde

2025eko uztailaren 15ean - 13:36
Azken eguneraketa: 16:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Talde ekologistek ohar bidez azaldu dutenez, besteak beste Realeko futbol jokalari izan zen eta egun Real Madrid taldearen entrenatzaile den Alonsoren txaleta eraiki den lurzatiak ez du sarbiderik, "eta, hala eta guztiz ere, lizentzia eman zitzaion". Salatu dutenez, "bidegabekeria" hori konpontzeko udalak "baimen berezia" luzatu zion Tavaro XXI enpresari, "Txalingo ur-biltegira doan zerbitzu publikoko bidea erabiltzeko". Baina "legez kanpoko" erabakia litzateke, legez "zerbitzu publikoarekin lotutako erabiltzaileei bakarrik" ematen zaizkielako aipatu baimen bereziak. Horrez gain, salatu dute ere baimen berezia martxoaren 21ean iraungi zela eta luzaezina dela, "Ondareari buruzko Legearen 92. artikuluak hala baitio".

Ekologistek azaldu dute martxoan udalari ohartarazi ziotela Tavaro XXI enpresari emandako baimena laster amaituko zela, "hori 'ahaztu' nahi zutela pentsatuta". Bidearen jabetza "berreskuratzeko betebeharra" duela eta "Tavora XXI SLk ezin zuela hura erabiltzen jarraitu" adierazi zioten udalari.  "Aurreikus zitekeen bezala, udalak ez du ezer egin horri buruz, eta Tavorak bere txaleterako sarbide gisa erabiltzen jarraitzen du [bidea], legez kanpo".

Hori guztia aintzat hartuta, "txaletaren ilegaltasuna estaltzeko" helburuarekin udala "borondatezko pasibotasunez" jokatu duela iritzi diote Haritzaldek eta Ekologistak Martxanek, eta fiskaltzara jotzea erabaki dute.

"Gertatutako bi delitu posible" salatu dituzte ekologistek Gipuzkoako Fiskaltzan. Batetik, prebarikazioa, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak burutua, bidea erabiltzeko baimena emateagatik "bidearen jabetza osoa berreskuratzeko arduraduna" izanik. Bestetik, ondasun publikoen usurpazioa "Zigor Kodearen 245.2 artikuluaren arabera", Tavaro XXI enpresak burutua, bidea erabiltzeagatik "horretarako titulurik ez izan arren". 

Prebarikazio berri baten arriskua

"Egoera irregular hori denbora askoz luzeagoan mantendu ezin denez", udala eta Tavaro XXI "negoziatzen" ari direla ziurtatu dute eragile ekologistek. "Ur-biltegira sartzeko bidea zerbitzu publikoko bide gisa deskalifikatzea eta bide publiko bihurtzea negoziatzen ari dira, herritarrak erabili dezaten, Tavaro XXI enpresa barne".

Hori egitea berriz ere prebarikatzea litzatekeela salatu dute, "justifikazioa ez baita zerbitzu publikoa hobetzea, helburua da legez kontrako egintza estaltzea, lursail pribatu bati txaleta eraikitzeko lizentzia emateko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Igeldo
Igeldoko toki entitate txikiak aldundiaren baiezkoa lortu du

Igeldok eskumen propioak bereganatuko ditu. "Pixkanaka, hurrengo lau urteetan hainbat bloketan antolatuta", azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.


2024-04-15 | ARGIA
Donostiako entitate txiki izango da Igeldo

Igeldoko bizilagunek igandean egin dute bozketa. Erdiak eman dute botoa, eta eman dutenen %85 inguruk egin dute entitate txiki bihurtzearen alde.


Igeldo Toki-erakunde txikia izango da 2024ko martxotik aurrera

Datorren urteko martxoan aurreikusten da lortuko dutela auzoari dagozkion gaiak kudeatzea. Proiektua Siadeco enpresaren laguntza teknikoarekin egin da, eta Igeldoko Udaleko eta Herri Kontseiluko ordezkarien arteko urtebeteko bileren ondoren adostu.


2018-06-15 | ARGIA
Igeldon galdeketa egingo dute igandean, euskal estatus politikoaz

"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.


Igeldotarrak Donostiaren parte izatera behartu nahi dituztela salatu dute

“DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.


2014-11-19 | Unai Brea
Desanexioak
Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada

Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua... [+]


2014-02-12 | ARGIA
Igeldo herri izateko dekretua bertan behera utzi du EAEko Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean Igeldo herri izendatzeko dekretua, epaia irmoa izan bitartean.


2013-12-18 | ARGIA
Igeldoren desanexioa ofiziala da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Igeldo herrigunea Donostiatik bereizi eta udalerri banandu berri bat era­tzea onar­tzen duen dekretua (pdf).


2013-12-17 | ARGIA
Igeldo Donostiatik bereiztea onartu du Foru Aldundiak

Igeldo Donostiatik bereizi eta herri bihurtzea onartu du Foru Aldundiak. Gipuzkoako 89. herria izango da bihartik aurrera.


2013-11-11 | ARGIA
Igeldotarren %61, udalerri bilakatzearen alde

Galdeketara deituak zeuden 883 lagunetatik 637k bozkatu dute: 391 (%61,38) desanexioaren alde azaldu dira, eta 234 (%36,76) kontra. Hamar lagunek zuri bozkatu dute, eta bi bozka baliogabe izan dira.


2013-11-08 | ARGIA
Igeldoko galdeketa, igandean

Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.


2013-08-23 | Xuban Zubiria
Igeldoko erreferendumak Madrilen baimena behar duela dio PPk

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak beharrezko ikusten du Igeldo Donostiatik banatzeko kontsultaren nondik norakoak Madrili galdetzea, loteslea izan dadin. Horren berri eman du Donostiako PPko ordezkari Ramon Gomezek. Gaiaren inguruan txosten juridikoa egin... [+]


Igeldok, Donostiatik desanexionatzeko kontsulta egingo du urte amaieran

Igeldoarrek 2013ko urte amaieran izango dute aukera herri izaera hartu nahi duten edo ez esateko. Herri galdeketa egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan igeldoarren iritzia jakiteko prozesua.


2005-06-13
Giro polita izan zuten eskola txikien jaian
Gipuzkoako auzo eta herri txikietako eskola publikoek atzo (12) Elgetan ospatu zuten Eskola Txikien Jaia. Antolatzaileen arabera 2.000 pertsona inguru bildu ziren Elgetan. Jaiaren baitan, Arroan, Zubietan eta Aginagan aritutako hiru irakasle omendu zituzten. Datorren urteko jaia... [+]

Eguneraketa berriak daude