Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB sindikatuek azterketa horren hainbat hutsune nabarmendu dituzte.
Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata duina lortzeko borroka bateratuari urte hasieran ekin zioten ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan Herri Ekimen Legegilea (HEL) aurkeztuta, besteak beste. Ordukoan Mikel Torres Jaurlaritzako Lan sailburuak azaldu zuen txosten tekniko bat egiten ari zirela soldata hori EAEn "datu objektiboekin" finkatu ahal izateko.
Nafarroako CEN eta EAEko Confebask patronalek orain arte ez dute gutxieneko soldata negoziatzeko borondaterik erakutsi eta ez dira Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileretara aurkeztu ere egin
Asteazkenean txosten horren ondorioak aurkeztu ditu sailburuak Bilbon hedabideen aurrean eta, hamalau pagatako 1.268 eta 1.385 euroko tarte "errealista" bat finkatu du, gutxieneko soldata negoziatzeko garaian erreferentzia edo "tresna" moduan erabiltzeko.
Gaur egun SIM gutxieneko soldata 1.184 euroan dago Espainiako Estatu osoan –Hego Euskal Herria barne– eta Torresek azpimarratu du %7 eta %17 arteko igoera izango lukeela: "Tarte hori koherentea da Euskadiko bizi kostu handiagoarekin, estatu osokoa baino % 7-11 handiagoa dela zenbatetsita", azaldu du.
Aurretik, asteartean, elkarrizketa sozialeko mahaia deiturikoan aurkeztu die azterketa Confebask patronalari eta CCOO eta UGT sindikatuei –ELA eta LAB ez daude mahai horretan, uko egin diotelako–. Nafarroako CEN eta EAEko Confebask patronalek orain arte ez dute gutxieneko soldata negoziatzeko borondaterik erakutsi eta ez dira Lan Harremanen Kontseiluan eta beste foroetan egindako bileretara aurkeztu ere egin.
Nolanahi ere, Confebaskek oraindik ez du Jaurlaritzaren azterketaren inguruko baloraziorik egin.
Hutsuneak eta... alde on bat
Euskal sindikatuek gutxieneko soldata 1.500 euroan eta urtean hamalau pagatan finkatzeko proposamena egin zuten pasa den martxoan, aurretik zeuzkaten helburuak –ELAk 1.795 euro eta LABek 1.600 euro– apur bat jaitsita, negoziazio garaian "egingarria" izan zedin.
ELAk eta LABek beste hutsune bat nabarmendu dute: lan itunen bidez adostutako gutxieneko soldata litzateke, eta ez Hego Euskal Herriko lan harreman guztiei eragingo liekeen lanbidearteko gutxieneko soldata bat
ELAren eta LABen esanetan, Torresek proposaturiko 1.385 euroko kopurua "ez dator bat gure herriko langileriak dauzkan benetako beharrizanekin eta bizitzaren kostuarekin". CCOOk ere gogorarazi du Europako Karta Sozialak ezarritakoa: gutxieneko soldatak batez besteko soldataren %60koa izan behar luke, hau da, EAEren kasuan 1.600 euro inguru.
Baina azterketak proposatutako kopuruak duen hutsuneaz gain, ELAk eta LABek beste hutsune bat nabarmendu dute: lan itunen bidez adostutako gutxieneko soldata litzateke, eta ez Hego Euskal Herriko lan harreman guztiei eragingo liekeen lanbidearteko gutxieneko soldata bat. Horrek, euren esanetan, "egoera kalteberenean dauden langileak albo batera uzten ditu", lan itunek babestuta ez daudenak, alegia.
Torresek berak aurkezpenean emandako datuen arabera, EAEn langileen %87,8 negoziazio kolektiboen bidez lorturiko lan itunen barruan daude; baina "estaldura horretatik kanpo" soldata baxuenak geratzen dira. Egun 48.000 lagun daude egoera horretan, eta erdia baino gehiago etxeko langileak dira.
Gainera, lanaldi partziala duten 140.000 langile daude, eta horietatik 103.000 (%73,6) emakumeak dira. Horiek ere ez lirateke gutxieneko kopuru horretara iritsiko.
Hala ere, Jaurlaritzaren azterketak alde on bat ekarri duela gogorarazi dute ELAk eta LABek: "Dagoeneko ez dagoela zalantzarik Euskal Herriko gutxieneko soldata propioaren beharrizanaren inguruan". Hain justu, berriki, sinadurak online biltzen hasi dira sindikatuak, herritarrek babestu dezaten gutxieneko soldata propioa izateko eskumenaren aldeko HELa.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu