Ilegalizazio garaietako salbuespena kenduta, 1987tik gaurdaino ezker abertzalea nagusi izan da Arrasaten. Orain EH Bilduk bertako alkatetza galdu du 2011n gehiengo osoa lortu ondoren.
EAJk 8 zinegotzi eta EH Bilduk 7; EH Bilduk 2.149 boto galdu ditu eta EAJk 1.634 irabazi. Izugarri galdu du ezker abertzaleak eta asko irabazi dute jeltzaleek.
Ea guztietako arrazoiak izaten dira halako erorketetan eta Arrasaten ere izango dira. Batzuk behintzat irakurtzen ari dira bertako tokiko hedabideetan, Goienan eta Mondraberrin. EH Bilduko udal gobernua eta Sorturen arteko arazoak, hondakinen kudeaketa, El Diario Vascoren eragina, hirigintza proiektu zehatzak, herritarren partehartzea, EH Bilduko talde berriaren aurkezpena eta beste hainbat ateratzen ari dira.
Ondorengo hiru artikuluetan eta hauetan diren erantzunetan badira analisi interesgarriak eta hainbat pista. Joxe Aranzabal kazetariak Faroa blogean idatzi du berea , eta bere ustez, aurreko udal gobernua aurkeztu izan balitz EH Bilduk gutxiago galduko zukeen. Eneko Barberena izan da EH Bilduko alkategaia Arrasaten eta honek bere blogetik erantzun dio, Arantzabalen analisia sinpleegia iritziz, kontua ez delako “heroi eta maltzurren arteko istorioa”. Barberenaren blogean bertan erantzuten dio Arantzabalek. Hirugarren artikuluan, Iñaki Azkoagak, besteak beste, garrantzi handia ematen dio hirigintzari.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]