“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

  • Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek, Euskalerria Irratiak Nafarroako Jauregian egin dion elkarrizketan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 03an - 09:59
Uxue Barkos (eskuinean) Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetariarekin solasean (argazkia: Euskalerria Irratia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Aldizkari Ofizialak asteartean plazaratu du maiatzaren 26an foru hauteskundeetara deitzen duen dekretua. Legealdia baloratzeko tenorean, lehendakaria “asebeteta” azaldu da: “Lau aurrekontu eta ehundik gora lege onartu ditugu. Aldaketa sakonaren oinarriak jarri ditugu, eta horrek datorren legealdian segida eskatzen du”.

Barkosen ustez, egonkortasuna izan da legealdiko ezaugarri nagusietako bat, gobernua hainbat alderdik osaturiko lau koaliziok osatua izanagatik ere. “Egonkortasuna berez lortzen dela ematen du, baina lan handia dago horren atzean. Ezin da ahaztu lau urte hauetan,  Espainian lau gobernu ezberdin izan dituztela”, azaldu du. Haren irudikoz, aldaketaren aldeko indarren artean “leialtasuna eta ardura” izan dira nagusi, “eta desadostasunak izan badira ere, horiek ongi kudeatzen asmatu da”.

Foru lehendakariaren aburuz, laukoaren barruan tentsio unerik handienak Maravillas Gaztetxearen husteak eragin zuen: “Irtenbide negoziatu eta adostua lortu nahi izan genuen, baina beste aldean ez zegoen horretarako borondaterik” esan du. “Gobernuak interes orokorraren alde jokatu zuen, eta halakoetan erabili beharreko tresnak ez dira errazak”.

Oposizioaren diskurtso “zaratatsua”

Laukoan desadostasuna eragin duen aferetako bat hizkuntza politika izan da. Barkosen hitzetan, “Euskararen Legea ez da aldatu horretarako gehiengorik ez dagoelako, Izquierda Ezkerrarekin hasieratik ez zelako halakorik adostu, argi utzi zuelako ez zuelako nahi lurralde osoa berdinduko zuen lege berri bat”. Nolanahi ere, alor honetan, bereziki hezkuntzan, egin diren aurrerapausoak nabarmendu ditu.

Eskuin politikoak eta mediatikoak euskararen aurka ibili duten diskurtsoa kritikatu egin du lehendakariak: “Inposizioaren diskurtsoa zabaldu nahi izan dute, batez ere Erriberan, baina hori ideia faltsu bat da”.

Oposizio politikoak eta mediatikoak oro har diskurtso “zaratatsua” erabili duela deritzo Barkosek. Baina zarata horrek ez duela gizartea aztoratu gaineratu du. Horren adibidetzat, manifestazioak aipatu ditu. “Errespetu osoa” azaldu die Ikurren Legearen, Euskararen eta Skolaeren aurka kalera atera diren herritarrei, “manifestazioak beti direlako herritarren sentimendu edo ezinegon baten isla”. Baina nabarmendu du manifestaziook “indar gutxi” eduki dutela Altsasuko auziaren aurka egindakoekin alderaturik.

Hauteskundeetara begira, baikor

Datorren legealdira begira, Barkos lehendakariaren “lehen aukera” laukoa errepikatzea da, “ahal bada indar gehiago gehituz”. PSNk EH Bilduri betoa ezarria dioela galdetu zaiolarik, erantzun motz eta adierazgarria eman du:  “Hori PSNren arazoa da, ez nirea”.

Navarra Suma koalizioari dagokionez, gogoeta bakarra egin du Barkosek: “Beldur naiz, UPNk horren erraz zabaldu diolako foru parlamentuaren atea, hain zuzen ere foruen kontra dagoen Ciudadanos bezalako indar bati”.

Casadoren "astakeria"

Lehendakaria asteartean ezaguturiko erregistraturiko langabezi dgauatuez mintzatu da: martxoan 146 langabe gutxiago izan ziren foru erkidegoan. Barkosen arabera, datua “ona” da, nahiz eta ez iritsi beste martxo batzuetako hobekuntzara, “baina horretan zerikusia dauka Aste Santua lehenago ala geroago iristen den”. Nolanahi ere, nabarmendu du legealdia hasi zenetik 10.000 langabe gutxiago daudela gurean: "Joera hori da garrantzitsuena".

Trafiko transferentziari dagokionez, Barkosek dio Nafarroako Gobernuak irits dadin egin beharreko "lan guztia" egin duela, baina ez dakiela Sanchezen gobernuak bere hitza betetzerik izanen duen. Auzi horren harira, atzo Pablo Casadok esan zuen edonola ere Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibvilak beti egon beharko dutela polizia autonomikoen gainetik. Barkosen aburuz, hori “astakeria” bat da, polizia elkarte espainiarrek aitortu duten bezala. “Casado probokaziotan ari da, berak jakinen du zergatik”.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude