ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 24a

Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

  • Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2018ko abenduaren 14a

Nafarroa Garaia osoan Geroa Baik nabarmen egingo luke gora, laukoak egindako politika berretsiko lukete herritarrek. Uxue Barkosek gidatzen duen alderdiak lau ordezkari gehiago izango lituzke. Zalantzarik gabe, Nafarroako presidentea da gorakada horren eragile nagusia. UPNk eserleku adina lortuko luke Geroa Baik: 13 legebiltzarkide.

Abertzaletasuna hedatzen ari da Erresuman. Erregionalistak (UPN buru) eragina galduz doaz. PP desagertze bidean dago. Ciudadanos eta VOX agertuko dira politikagintzan. Lehenak lekua izan lezake parlamentuan, bigarrenak eserleku bat ere ez.  

Espainiako eskuina zatituta egoteak Uxue Barkos Nafarroako presidenteak karguan segitzea erraztu lezake.

Iruñeko Udalerria

Iruñeak UPNren gotorlekua izaten segi lezake, indar bozkatuena izaten jarraituko bailuke, nahiz eta inkestak eserleku bat gutxiago eman. 10etatik 9 izatera pasa liteke. EH Bilduk berriz, bi zinegotzi irabaz lezake, 5etik 7ra igoz.

Nafarroako Gobernuan legez, Hiriburuko gobernu buru Joseba Asironek jaso lezake iruindarren onespena. Alderdien gainetik, herritarrek pertsonak sarituko lituzke. Geroa Baik zinegotzi bat galdu lezake. PSNk hiru lituzke, zituen berberak. Ciudadanos alderdia sar liteke udalbatzan bi zinegotzirekin.

Nafarroako aldaketaren politika gauzatzen segitzeko Iruñeko Udalak orain arteko alderdien sostengua behar luke. Hala ere, Podemos-en eskutik ari zen Aranzadiren barruan (Laura Perez buru) izandako zatiketaren ondorioz behera egingo luke, 3 zinegotzitik 1era jaitsiz. Izquierda-Ezkerrak duen ordezkaria mantenduko luke. Orotara, Joseba Asironek gobernatzeko bederatzi zinegotzietatik hiru galduko lituzke EH Bilduk bi irabazi arren, baten faltan legoke.

Edonola ere, foru nahiz udal hauteskundeak sei hilabete barru izanen dira, eta artean, herritar askoren botoak zalantzan daude. Azken inkestak, –botazio eguneko inkestak– argituko du Nafarroan aldaketa gauzatzen ari diren indarrek beste lau urterako oniritzia eta bermea jasoko dituzten.


Nafarroako Legebiltzarra kanaletik interesatuko zaizu...
Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen familiei

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]


2021-11-16 | ARGIA
Izadi ez dezatela aldendu preso dituen gurasoengandik, Nafarroako Parlamentura eramango duten eskaera

Izadi Gutierrez Lizarragak preso ditu aita eta ama, eta Aranjuezko espetxean bizi da haiekin, baina 3 urte betetzean kalera aterako dutela-eta, haurraren eskubideak zaintzeko eta gurasoekin harremana mantentzeko neurriak eskatuz mozioa aurkeztuko du hainbat alderdik Nafarroako... [+]


Txertoen patenteak kentzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak

“Ekoizpenaren monopolioa duten farmazia-konpainien espekulazioaren ondorioz” txertoen kopuru mugatu eta eskasarekin amaitzeko helburuz, parlamentuak gobernuari eskatu dio Espainiari galdegin diezaion COVID-19aren aurkako txertoen patenteak aldi baterako... [+]


Zabalzaren senideak "hunkituta eta babestuta", torturen audioak ikertzeko Nafarroako Parlamentuak egindako eskaerarekin

Mikel Zabalza 1985ean Intxaurrondoko Guardia Zibilaren koartelean torturen ondorioz hil zutela frogatzen duten audioak ikertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak. Zabalzaren senideak "hunkituta eta babestua" azaldu dira adierazpen hori dela eta: "Hainbeste... [+]


2020-11-12 | ARGIA
Chivite eta Ruizen muxua erakusten zuen marrazkia apurtu dute foruzainek

Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude