Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

  • Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du Sustrai Erakuntzak.


2017ko uztailaren 11n - 10:10

Castejóngo udalerrian dauden “legez kanpoko” hiru zentral termikoen gainean erabakiak hartzeko eskatu du kolektiboak. Hiru sententziak legez kanpokotzat jo zituzten Castejongo Ziklo Konbinatuaren bi taldeak, azkena 2016an Espainiako Auzitegi Gorenak emanda. EDP HC Energia enpresarenak dira biak -lehen Elerebro zena-, eta oraindik bat bera ere itxi gabe dagoela salatu dute behin eta berriro ekologistek.

Auzi honengatik proposamenik ez egiteagatik, Nafarroako Gobernuak aurkeztutako Plan Energetikoen planifikazioa “ezin txarragoa” izan dela salatu dute. “Planifikazioan instalazio hori itxi eta eraitsi dezala besterik ezin diogu eskatu Nafar Gobernuari”.

Energia burujabetza ikuspegitik urratsak eman nahi badira hazkunde energetikoarekin amaitu beharra dagoela azpimarratu du Sustrai Erakuntzak, erregai fosilekin behin betiko amaituz, eta ez berriztagarriekin osatuz. Ildo berean, azpiegitura zentralizatu gehiago ez direla behar aldarrikatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Castejongo zentral termikoak
Castejongo zentral termikoak zuritzeko saiakera berria salatu du Sustrai Erakuntzak

Europako eskakizunei jarraituz, Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du hiru zentral termikoen Ingurumen Baimen Bateratuaren berrikuspena. Sustrai Erakuntzaren ustez, gobernuak hori baliatu nahi du Castejongo zentral termikoak balioztatu eta martxan mantentzeko.


2019-04-12 | ARGIA
Castejongo zentral termikoa gelditzea eskatzen dutenei Auzitegi Gorenak berriro ere arrazoia eman die

Duela 14 urte Elerebro zentralaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zen. Oraindik ere Castejoneko bizilagunek, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin batera, auzitan jarraitzen dute justizia egin dadin, Nafarroako administrazioen laguntzarik gabe. Madrilgo Auzitegi Gorenak... [+]


2017-02-10 | Unai Brea
Castejóngo zentrala ixteko epaia oraindik ez bete izana salatu dute

Joan den urrian eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Elerebro enpresak Castejónen dituen bi zentral termikoetako bat ixteko epai irmoa, baina ez da oraindik bete, hainbat gizarte taldek eta gaia daramaten abokatuek prentsaurreko bidez salatu dutenez. Horrenbestez, lanean... [+]


Castejongo bigarren zentrala ixteko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak

Zentrala hirigunetik 2.000 metro baino gutxiagora dagoela eta ilegala dela berretsi du epaileak. 2007an eraiki zuten ziklo konbinatuko zentral termikoa itxi egin beharko du Elerebro enpresak.


Eskari falta Castejongo zentral termikoak kolpatzen ari da

Aurreikusitakotik oso behera dago Castejongo zentral termikoen funtzionamendua. Eskari falta dela eta, apenas ari diren erabilera orduak pilatzen.


Eguneraketa berriak daude