argia.eus
INPRIMATU
Zer gertatu zaio EH Bilduri Arrasaten?
  • Ilegalizazio garaietako salbuespena kenduta, 1987tik gaurdaino ezker abertzalea nagusi izan da Arrasaten. Orain EH Bilduk bertako alkatetza galdu du 2011n gehiengo osoa lortu ondoren.

Xabier Letona Biteri @xletona 2015eko maiatzaren 26a
EAJk hartu du Arrasateko Udaletxeko lema. (Argazkia: Goiena). EAJk hartu du Arrasateko Udaletxeko lema. (Argazkia: Goiena).

EAJk 8 zinegotzi eta EH Bilduk 7; EH Bilduk 2.149 boto galdu ditu eta EAJk 1.634 irabazi. Izugarri galdu du ezker abertzaleak eta asko irabazi dute jeltzaleek.

Ea guztietako arrazoiak izaten dira halako erorketetan eta Arrasaten ere izango dira. Batzuk behintzat irakurtzen ari  dira bertako tokiko hedabideetan, Goienan eta Mondraberrin. EH Bilduko udal gobernua eta Sorturen arteko arazoak, hondakinen kudeaketa, El Diario Vascoren eragina, hirigintza proiektu zehatzak, herritarren partehartzea, EH Bilduko talde berriaren aurkezpena eta beste hainbat ateratzen ari dira.

Ondorengo hiru artikuluetan eta hauetan diren erantzunetan badira analisi interesgarriak eta hainbat pista. Joxe Aranzabal kazetariak Faroa blogean idatzi du berea  , eta bere ustez, aurreko udal gobernua aurkeztu izan balitz EH Bilduk gutxiago galduko zukeen. Eneko Barberena izan da EH Bilduko alkategaia Arrasaten eta honek bere blogetik erantzun dio, Arantzabalen analisia sinpleegia iritziz, kontua ez delako “heroi eta maltzurren arteko istorioa”. Barberenaren blogean bertan erantzuten dio Arantzabalek. Hirugarren artikuluan, Iñaki Azkoagak, besteak beste, garrantzi handia ematen dio hirigintzari.