Zer gertatu da Gipuzkoako errauskailuaren finantziazioan?

  • Gipuzkoako hondakinen inguruan dagoen gatazkan asteburuko albistea errauste plantaren finantziazioz Partzuergoaren lehendakari Juan Karlos Alduntzinek prentsaurrekoan egindako salaketa izan da. Alduntzinek salatu dituenak ahaztuko ote dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan ikerketa batzorde bat osatu gabe?


2013ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zubietako errauskailuaren kokagunea erakusten duen fotomuntaia.

Larunbat goizeko egunkari paperezko guztiek bildu zuten nobedadea. Berriak honela: “‘Gehiegizkoak’ direlakoan, Zubietako plantako zorraren interesik ez dute ordainduko“. Garikoitz Goikoetxea Hernanik honela zehaztu du gaia lehen paragrafoan: “Zubietako errauste planta egiteko bankuekin sinatutako itunean «gehiegikeriak» daudelakoan, interesak ordaintzeari uztea adostu du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa elkarteak. Juan Karlos Alduntzin presidenteak azaldu du produktu espekulatzaileak sartu zituztela akordioan; mailegua estaltzea zen horien egitekoa, baina dirua galtzeko bide dira, haren arabera. Nahiz maileguko dirua ez den erabiltzen ari, zorra estaltzeko hartutako produktuaren interesak pagatzen ari da GHK: denera 94 milioi euro dira; hilean, 300.000 euro. Ez pagatzea erabaki du partzuergoak, eta aztertzen ari da bankuak auzitegira eramatea”.

Gainerako izparringietan, Gara-Naizek titulatu du “GHK denuncia la contratación de productos especulativos por los anteriores gestores“; Diario Vascok “”El Consorcio de Residuos culpa al PNV de la pérdida de 300.000 euros al mes”, Noticias de Gipuzkoak “GHK denuncia que el crédito de la incineradora está vinculado a un producto bancario especulativo. Alduntzin no descarta acciones legales contra la Caixa y Banesto” eta El Paisek “Bildu destapa un crédito de riesgo ligado a la incineradora de Gipuzkoa“.

Alduntzinek orain publikoki salatutakoa, ordea, ez da erabat nobedade. EHUn informatikako irakaslea den Julian Zapiainek gai hau xeheki azaldua zien Oñatiko Zero Zabor taldekoei 2011ko abenduan, hauek 2012ko apirilean plazaratuko zuten Errausketari ateak ixten dokumentalean azaltzeko burutu elkarrizketan. Orain Debagoiena Zero Zaborrek lau minutu laburreko Incineradora de Zubieta: Contratos, coste y financiación bideoan bildu ditu Julian Zapiainen duela urte beteko salaketak: diru kopuruak, gastuak, protagonistak, kredituak, eta beste hainbat xehetasun. Erantzun beharko dio norbaitek eta laster.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude