Zentsura: Twitterrek @argia-ko kontua blokeatu eta albiste bat ezabatuarazi du

  • Twitterrek ARGIAren kontua blokeatu du gaur, arrazoi zehatzik eman gabe eta nazioartean sona izan zuen albiste bat ezabatuarazi: Ukrainako gobernuak herritarrei molotov koktelak egiteko eskatu ziela eta nola egin azaldu.


2022ko martxoaren 3an - 17:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Instagram eta Facebooken gertatuak ziren halako zentsura kasuak, batez ere, biluztasunak aitzakia hartuta. Baina Twitterren lehen aldia da halako eraso bat jasaten duela ARGIAk.

Teknologia burujabetzaren bidean, animatu nahi zaituztegu multinazionalen sare sozialekiko morrontza txikitzera:

Zentsura garaiotan ere, informatzen jarraituko dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
Eguneraketa berriak daude