Twitterrek ARGIAren kontua blokeatu du gaur, arrazoi zehatzik eman gabe eta nazioartean sona izan zuen albiste bat ezabatuarazi: Ukrainako gobernuak herritarrei molotov koktelak egiteko eskatu ziela eta nola egin azaldu.
Instagram eta Facebooken gertatuak ziren halako zentsura kasuak, batez ere, biluztasunak aitzakia hartuta. Baina Twitterren lehen aldia da halako eraso bat jasaten duela ARGIAk.
Teknologia burujabetzaren bidean, animatu nahi zaituztegu multinazionalen sare sozialekiko morrontza txikitzera:
Zentsura garaiotan ere, informatzen jarraituko dugu.