Dirua bidegabe erabiltzea eta faltsukeria egotzi dizkio EAJko alkate ohiari. Bi milioi eurotik gorako diru-laguntzak jaso zituen bere legealdian, hainbat obra-agiri faltsututa.
Zazpi urteko kartzela zigorra eskatu du Bizkaiko Fiskaltzak Aitor Santisteban EAJko Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohiarentzat, El Diariok jakinarazi duenez. 2007tik 2011ra izan zen alkate Santisteban, eta behin baino gehiagotan dirua bidegabe erabiltzea eta agiriak faltsutzea egotzi diote. Hainbat obra-agiri faltsututa, bi milioi eurotik gorako diru-laguntzak jaso zituen alkate izan zen legealdian, Bizkaiko Foru Aldunditik zein Espainiako Estatutik.
Alkate ohiaz gain, hainbat enpresaburu eta aholkulari ere epaituko dituzte, salatutako irregulartasunekin zerikusia dutelakoan: Alberto Zulueta, Roberto Fernandez, Javier Bediaga, Eduardo Ibarra eta Saul Fonseca. Zazpina urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte horientzat ere. Juan Torrontegui ere inplikatuta zegoen, baina ikerketa egiten ari ziren bitartean hil zen.
Fiskaltzaren arabera, Santisteban, Alberto Zulueta arkitektoa (Arkideiak enpresako zuzendaria), Pabisa (gaur egungo Campezo) eta Laneder eraikuntza-enpresek "akordioa egin zuten eta legez kanpoko etekin ekonomikoa lortzeko, herrian hainbat obra egin izanaren itxura egin zuten". Fiskaltzak zehaztu duenez, honako obra hauek aprobetxatu zituzten espediente irregular horiek egiteko: uholdeen ondoren egindako Artiba bideko eta Basteita futbol zelaiko konponketak, futbol zelai horretako zerbitzu sozialen berrikuntza eta Loibe hiriguneko urbanizazioa.
Hirugarren aldia
Ez da Alonsotegiko EAJ ustelkeria kasu batean inplikatua dagoen lehen aldia. 2011-2015 urteen artean, Jose Luis Erezuma alkate zela, antzeko bideak erabili zituzten diru-laguntzak lortzeko. Epaiketa egin aurretik hil zen alkate ohia, joan den urtarrilaren 28an. Gabino Martinez de Arenaza 1999-2007 urteen artean herri bereko alkate izandakoari ere ustelkeria egotzi zioten, Santistebanekin batera.
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]