Pedro Gonzalez Velasco doktoreak lapurtu zituen, eta 1862an Pierre Paul Broca antropologoari eman zizkion, honek sortutako Parisko Antropologia Elkartearentzat.
Gaurtik aurrera Zarautzen XVI. Ikertzaile Paleontologo Gazteen Topaketa izango dela jakin orduko, aitzakia egokia iruditu zait aspaldidanik liluratuta naukan gai baten hariari heltzeko eta gaia zabaltzeko. Gero, ordea, paleontologia eta antropologia bi zientzia ezberdin direla, ohartu naiz, antzekotasunak dituzten arren. Lehenengoak iraganeko izaki bizidunak eta biosferaren eboluzioa aztertzen ditu, eta bigarrenak gizakiaren arlo guztiak eta kulturen arteko ezberdintasunak, oro har. Zarauzko hilerritik lapurtutako buru-hezurren kontua antropologiarekin dago lotuta, ez paleontologiarekin. Aitzakiarik gabe geratu naiz, bada.
Baina behin honaino iritsita, eta gai hau nobela eder baten haria edo film baten gidoia izan daitekeela sinetsita, idatzi egingo dut, norbaitek amuari heldu nahi badio ere.
Ahalik eta laburren ahaleginduko naiz gaia aletzen.
Kontua da Gizakiaren Museoan (Musée de l’Homme), Parisen, noizbait Zarauzko hilerritik lapurtutako 71 buru-hezur daudela, bertako bildumen artean.
Bertara nola iritsi ziren ulertzeko, XIX. mendera egin behar da salto, eta gaur egun Zarauzko Udalarena den Villa Munda eraikinera begira jarri. Gaur egun Zarautz Abesbatzaren edota Zarauzko Musika Bandaren aterpe den eraikina Pedro Gonzalez Velasco doktoreak eraikiarazi zuen:
“Gaur egun musika-etxea den palazioa lorategi batez inguratuta dago. Hilerri zaharreko lurretan eraikitzeko agindua Pedro Gonzalez Velascoko doktore jaunak eman zuen, historiak eman duen anatomistarik handienetarikoa eta Espainiako Antropologia Museoaren sortzailea. 14.500 erreal ordaindu zituen, eta gorpuak hobitik ateratzeak eta egungo hilerrira eramateak ekarri zituen gastuak gehitu behar zaizkio kopuru horri. Diotenez, etxearen jabeak hildako alaba baltsamatu egin zuen, eta paseatzera ateratzen zuen. Sanz Enearekin batera Zarautzen geratzen diren XIX. mendearen amaierako udaldiko jauregien adibide bakarrenetarikoa da, nahiz eta garai hartatik hona aldaketak izan dituen”.
Iturria: gurezarautz.net
Jauregia Zarauzko hilerri zaharraren gaineran eraiki zuenez, gorpuak eta hezurkinak hobietatik ateratzea eta gaur egungo hilerrira eramatea ere ordaindu behar izan zuen Velascok. Hezurkinen artetik, ordea, 71 buru-hezur ebatsi eta Pierre Paul Broca antropologo eta anatomisataren esku utzi zituen. Izan ere, XIX. mendearen amaieran, buru-hezurrak lortzea eta neurtzea antropologiaren benetako obsesioa bihurtu zen, munduko bazter ezberdinetako gizakien buru-hezurrak neurtuta, arrazen arteko ezberdintasunak atzeman zitezkeela sinetsita.
“En 1860, la ciencia antropológica europea había descubierto una mina en los cráneos vascos”, explica Joseba Zulaika, profesor en la Universidad de Nevada (EEUU). Se trata del índice cefálico, que dio nacimiento a la craneometría, considerada ciencia exacta. El principal motor fue el sueco Anders Retzius. Imaginó que midiendo la anchura de un cráneo multiplicada por 100 y dividida por su longitud, se identificaba el índice cefálico de cada raza. El cráneo vasco fue el principal terreno de juego. Retzius dividió las razas según su índice, con contribuciones del francés Paul Broca. Sus teorías se vinieron abajo cuando se probó que no es posible identificar a un pueblo con un cráneo, y que en una familia las formas craneales cambian de una generación a otra”. (Andres Perez, Público, 2010-05-30).
Eztabaida hartan, euskal arrazako buru-hezurrak lortu eta neurtu nahi izan zituen Pierre Paul Broca antropologo frantziarrak, eta Zarauzko hilerri zaharreko hezurkinak eskura zituen Velasco doktorearen laguntza izan zuen horretarako.
Urte batzuk geroago, 1890ean, Telesforo Aranzadik El Pueblo Euskalduna agerkarian euskal arrazaren inguruko antropologia lana argitaratu zuen, eta lan hark ere oihartzun handia izan zuen sasoi hartako antropologoen artean, batez Alemanian, Ingalaterran eta Frantzian.
Público egunkariak gaiari buruzko erreportajea ere argitaratu zuen 2010 urtean: El extraño robo nocturno de los 71 cráneos de Zarautz. Andres Perez kazetariak, Parisko Gizakiaren Museoan bertatik bertara ikusi ahal izan zituen Zarauzko hilerritik lapurtutako 71 buru-hezurrak, eta baita museoaren kontserbazio arduraduna den Phillippe Mennecier-ekin gaiari buruz solasean aritu ere. Museoak dituen gainerako 18.000 buru-hezurrak bezala, Zarauzko 71 haiek ere gizakien hezurrak berariaz kontserbatzeko sortutako kutxetan dituzte.
Zarauzko buru-hezurrak nola heldu ziren, gainera, ongi dokumentatuta dago. Parisko Antropologia Elkartearen 1866ko aktetan ageri da gaia, uztailaren 5eko bilkuraren aktan. Hemen irakur daiteke osorik, Zarauzko buru-hezurren inguruko eztabaidarekin eta haien lapurketari buruzko kontuekin batera:
Parisko Gizakiaren Museoko kontserbazio arduradunaren hitzetan, argi dago 71 buru-hezur haiek lapurtu egin zituela Velasco doktoreak, eta Parisko Antropologia Elkartearen aktetan, Z. horren atzean berariaz ezkutatzen dela herriaren izena, badaezpada.
Zarauzko buru-hezurrak Parisko Antropologia Elkartearen eskuetara heldu zirenetik, ia ehun urtez biltegi batetik bestera ibili zituzten. Frantziako Anatomia Museoan egin zuten denboraldi luzea, eta ondoren baita Medikuntza Fakultatearen biltegian ere. Azkenik, 1952an heldu ziren Parisko Gizakiaren Museora. Harrezkero, Brocaren euskal buru-hezurren bilduman daude zerrendatuta eta katalogatuta. Buru-hezurretako batzuetan Doctor Velasco ageri omen da idatzita.
Artikulu hau Gari Berasaluzek argitaratu du bere blogean eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]
Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]