Amurrioko jaietako barraketan, 17:00etatik 18:00etara aniztasuna funtzioanala errespetatzeko ordua egongo da aurten: zarata eta argiak kenduko dituzte hipersentsibilitate sentsorialak ez kaltetzeko. Leire Fernandez X sindrome hauskorreko elkarteko kideak positiboki baloratu du ekimena.
Barraketako ordutegia eta dinamika aldatuko dute aurten lehenbizikoz, aniztasun funtzionala dutenek ere gozatzeko aukera izan dezaten. Zer iruditu zaizue ekimena?
Oso ondo, bazen garaia. Askotan zaratekin egiten da kanpaina, txakurrak ez molestatzeko, eta ez gara konturatzen gure bizilagunaren umeari gehiegizko argi eta zaratak kalte bera eragiten diola. Zarata, argi edo jende gehiegi egotea bada arrazoia autistak eta beste pertsona asko barraka edo jai espazioetara ez joateko, sentsiblitate arazoengatik. Niri dinamikak ilusio handia egin dit; are, hunkituta nago, ume guztiek izango dutelako barrakez gozatzeko aukera, gaizki sentitu gabe.
"Askotan zaratekin egiten da kanpaina, txakurrak ez molestatzeko, eta ez gara konturatzen gure bizilagunaren umeari kalte bera eragiten diola gehiegizko argi eta zaratak"
Herriak edota jaietako kultura ohiturak behar anitzetako pertsonak gozatzeko prestatuta daude?
Nik uste prozesu batean gaudela. Geroz eta sentsibilitate eta kontzientzia handiagoa dauka jendeak. Oso garrantzitsuak dira horrelako ekimenak kontziente izateko denok ez garela berdinak, eta ez ditugula behar edo aukera berak. Gure esku dagoen guztia egin behar dugu jendartean denok ondo bizitzeko.
Nolatan sortu zen X Sindrome Hauskorraren Elkartea ikusgarritzeko jaietako ekimena? Amurrio Trailen eskutik, 'txosna solidarioa' izango duzue.
Amurrio Trailetik esan ziguten elkartasun ekimen bezala ea txosna jartzea nahi genuen, elkartearentzat dirua lortzeko. Udaletik asmo hori zegoela esan ziguten, ekimen solidarioren bat lagundu nahi zutela. Amurrio Trailekoek deitu gintuzten proposamenarekin, eta horrela sortu zen elkarlana.
Aitortza edo ekarpenik espero zenuten?
Ez. Oso garrantzitsua da guretzat ikusgarritasuna: zenbat eta jende gehiagok ezagutu sindromea, pertsona gehiago diagnostikatu daitezke, eta gaixotasuna ikertzeko baliabide edo informazio gehiago eskuratu.
Zeintzuk dira X sindrome hauskorraren ezaugarriak?
Garapen intelektualerako zailtasuna da sintomarik nagusiena edo ohikoena. Autismoaren antza handia du; horregatik, batzuk autista gisa diagnostikatuta daude. Lengoaian atzerapena, psikomotrizitatea beranduago garatzea (oinez edo katuka ibiltzeko zailtasunak dituzte)... dira sintometako batzuk.
"Esaterako, su artifizialei ezin zaie zarata kendu. Gauza txikiak ere egin daitezke, ordea: adibidez, antzerkietan zeinu hizkuntza interpretea gehitzea"
Amurrrion edo eskualdean ba al da sarerik?
Amurrion ume bat dago, familia bat. Horregatik X Sindrome Hauskorraren Elkartearekin harremana daukagu.
Jaiak pasata, aurrerantzean zer?
Oso irekiak gaude elkarlanerako eta ekimen berrietarako. Elkartera deitu eta harremanetan jarri besterik ez duzue.
Zer egin liteke, jaietan denok gozatzeko?
Badira zenbait jaietako ekintza aldatu ezin direnak. Esaterako, su artifizialei ezin zaie zarata kendu. Gauza txikiak ere egin daitezke, ordea; adibidez, antzerkietan zeinu hizkuntza interpretea gehitzea. X sindrome hauskorretik eta autismotik harago, garrantzitsua da kontzertu edo antzerkietan gorrek ekintza jarraitu ahal izatea: kolektibo guztiak hartu behar dira kontuan.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.