Zaramagako Memoria eta Giza Eskubideen gunea urrats berriak emateko prest

  • Astelehenean emango diete hasiera Memoria Gara elkarteak antolatutako jardunaldiei. Bertan Zaramagako Asisko San Frantzizko elizak hartuko duen memoria eta giza eskubideen gunearen nolakotasunaz hausnartuko dute hamabost adituren eskutik.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 04an - 10:26
memoria Gara ekimenaren aurkezpen agerraldia 2018ko irailean (Argazkia: Hala Bedi)

Zaramagako Asisko San Frantzizko eliza Gasteizko Memoria eta Giza Eskubideen memoria gune bihurtzeko helburuarekin sortu zen Memoria Gara elkartea. 1976ko martxoaren 3ko gertakarien ikur bilakatu zen eliza, 5 hildako eragin zituen poliziaren gehiegikeriek bertan izan baitzuten protagonismo handiena. Memoria Garak memoriaren sinbolo bezala kontserbatu nahi du 2014ra arte Zaramagako zentro erlijiosoa zena eta hori gauzatzeko lanetan darama urte bete baino gehiago dagoeneko.

Memoria gunearen definizioan sakontzeko helburuarekin jardunaldiak antolatu dituzte astelehenetik otsailaren 5era. Zentroa martxan jartze aldera elizak behar duen esku-hartze ariketktonikoaz eta kudeaketa ereduaz hausnartzeko aukera irekiko dute jardunaldietan.

Aurretik hiru tailer ireki antolatu dituzte, urtarrilean zehar, jardunaldiek landuko dituzten gaien inguruan herritar ororen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Memoria(k), espazioa(k), kolektiboa(k)

Hainbat gaietan adituak diren hamabost pertsonek hartuko dute jardunaldietan. Hiru ardatz jorratuko dituzte, memoria guneak hartuko dituen edukiak, kudeaketa eredua eta San Frantzizko elizak beharko duen esku-hartze artistiko eta arkitektonikoa.

Gaurko saioa, 18:30etan hasiko da Montehermoso jauregian, Paco Etxebarria, Maider Maraña, Emilio Majuelo, Iñaki Arrieta eta Zuriñe Rodrigueze parte hartzearekin.

Hurrengo bi saioak Bibat museoan egingo dituzte, hauek ere arratsaldeko 18:30etan. Kudeaketaz eta alderdi artistikoaz hausnartzeko hainbat museo ezagunetako zuzendarik eta zenbait sortzailek hartuko dute hitza.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude