AEB

Zangoak hausteko Tonya Harding-en estrategiak ez du funtzionatzen Txinarekin

  • 2018ko martxoaren lehena zen, bere lehen agintaldiaren lehen laurdena burututa, Donald Trumpek pentsaera politiko-ekonomikoaren lagin gardenena utzi zigunean: “Merkataritza-gerrak onak dira, eta irabazten errazak”. Orduantxe abian jartzear zituen altzairu eta aluminio txinatar, europar eta kanadarrentzako muga-zergak zuritzera zetorren adierazpena. Baina, aldi berean, pertsonaiaren, eta haren segizio zabalaren, sakoneko ikuskera ere agerian jartzen zuen. Esan gabe zihoan guztiarekin: ekonomia ere arma bat da, ahaltsuena agian, eta gupidarik gabe erabili behar da helburu gorenerako. MAGA, America First.


2024ko abenduaren 10ean - 09:52
Izotz-irristaketako izar distiratsuena izan zen Harding. Bera baino distiratsuago bat, Nancy Kerrigan, agertu zen arte. Orduan, “norbaiti” otu zitzaion arazoaren konponbidea izango zela Kerrigani zangoak haustea. Ez zuen funtzionatu.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sei urte luze, eta pare bat krisi latz, igaro direnean, estrategiaren balantze moduko zerbait egiteko garaia izan behar luke. Bistakoena denetik hasita: ikusmoldea ez dela inondik ere trumpismoarena soilik. Bidenen agintaldiaren lau urteetan, doitu bai, baina ez da inondik ere murriztu Trumpen muga-zergen estrategia: haren garaiko berniz protekzionista galdu eta etsai geopolitikoen aurkako arma-tasuna areagotzea besterik ez du egin. “Elkargune bipartidista” dela AEBetan, esan dezakegu. Eta egitate horretatik hasi beharko genuke kontuak ateratzen.

Merkataritza-gerrak onuragarriak izan daitezkeela iriztea, askotxo esatea da sei urte horietan estatubatuar ekonomiak izan duen bilakaera ikusita: tartean gertatu diren gorabehera guztien eragina eta ondorioak haztatuta, onurarik izan ote dute, adibidez, Txinari ezarritako muga-zergek? Nola neurtuta? Eta AEBen bloke geopolitikoa osatzen duten gainerako herrialdeen ikuspuntutik, hondamendiaren hurbileko zerbait izaten ari da “desakoplamendua”. Onuradunak, izan, badira, baina ez daude Mendebaldean.

Erraztasunaz, ez dago asko esan beharrik. Trumpen bigarren agintaldiaren hastapeneko leloa “muga-zerga gehiago, eta gehiago” izateak garbi baino garbiago erakusten du zer gertatzen den. Ez du hark uste bezala funtzionatzen. Gerra ekonomikoaren muturreraino eramanda ere 2022az geroztik Errusiari ezarritako zigorren porrota aurkariek ere onartzen dute jada. Estrategia osoa berrikusteko abagunea izan behar luke. Benetako helburua zein den aitortzetik hasita.

Eta hartarako, Tonya Harding gogora ekartzea lagungarri izan daiteke, adibidez. 1990eko hamarkadaren lehen urteetan izotz-irristaketako izar distiratsuena izan zen Harding. Bera baino distiratsuago bat, Nancy Kerrigan, agertu zen arte. Orduan, “norbaiti” otu zitzaion arazoaren konponbidea izango zela Kerrigani zangoak haustea. Eta egin ere, egiten saiatu ziren. Ez zuen funtzionatu.

Norbaitek uste al du Txinari zango ekonomikoak hausteko estrategia funtzionatzen ari dela?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


Trumpek 700 marine bidaliko ditu Los Angelesera, Kaliforniako Gobernuarekin tentsio betean

Igandean Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu mobilizatu ondoren, AEBetako armadak jakinarazi du beste 2.000 soldadu eta 700 marine bidaliko dituela Los Angelesera, etorkinen aurkako sarekaden harira piztutako protestak oztopatzera. Bitartean, Etxe Zuriaren eta Kaliforniako... [+]


Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu Los Angelesera, etorkinen sarekaden aurkako protesten aurrean

Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-29 | ARGIA
Trumpen muga-zerga orokorrak atzera bota ditu AEBetako epaimahai batek

Epaiak dio AEBetako presidentea bere eskumenetik harago joan dela muga-zergak ezartzerakoan, eta hamar eguneko epea ematen dio horiek kentzeko.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


Beren oinatz erradioaktiboa aspaldi utzi zuten Groenlandian amerikarrek

Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


AEBek eta Txinak adostu dute hiru hilabetez elkarri muga zergak %115 murriztea

Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.


Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


Eguneraketa berriak daude