Otsailetik zeresan handia ari da ematen Ukraina eta Errusiaren arteko gerra. Asko hitz egin da kalean honi buruz, milaka berri jaso ditugu komunikabideetatik, ehundaka salaketa mezu whatsapp-en, hamaika elkartasun ekintza Ukrainako biktimei lagundu asmoz… Gogor kritikatu ditugu Errusia zein Putinen erregimen autoritarioa. Eta Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, merkataritza boikotak eta nazioarteko kirol lehiaketa nagusietan lehiatzeko debekuak hartu dira bitarte honetan. Esan daiteke gehiengo zabal batentzat mundu mailako etsai berri bilakatu dela Errusia eta nazioarteko tirano ankerrena V. Putin…
Badira, ordea, honen guztiaren inguruan asko harritzen nauten hainbat jarrera, gertuko ingurunean ere sumatzera iritsi naizenak:
1. Hasteko, badirudi Putinen ankerkeria eta indarkeria 2022 honetan ezagutu dugula. Hamarkadak doanean gisa honetara jokatzen. Ez da ezer berria. Ondorioz, zergatik orain arte inork ez zuen ahotsik altxatzen eta orain bai? Zer aldatu da? Hor daude 90eko hamarkadatik hona Txetxeniako zein Daguestan-eko herritarren aurka egindako txikizioak. 1999tik Txetxenia Errusiak okupatuta dago, 100.000 hildako eragin zituzten (ia denak zibilak), Grozni gisako hiriak erabat suntsituta geratu dira, txetxeniarren %33k ihes egin behar izan zuen eta giza eskubideen urraketa sistematikoa da bertan. Hori horrela, zergatik ez zen Errusia gaitzesten? Zergatik lehen hain ona zen Putin, orain bat-batean txarra bilakatu da, bere ekintzak aldatu ez badira? Lehen biktimak urrunekoak (edota arriskutsuak) suertatzen zitzaizkigulako, agian?
Nola gerra BAT??? Zoritxarrez gerra asko (eta oso krudelak) egon dira eta daude gure mende honetan
2. “Nola liteke XXI. mendean gerra bat egotea? Ez da posible, lotsagarria da!”, aipatu zidan ezagun batek, erabat arduratuta eta asaldatuta. “Nola gerra BAT??? Zoritxarrez gerra asko (eta oso krudelak) egon dira eta daude gure mende honetan”, erantzun nion harrituta. “Ireki begiak, mesedez!”, esanez bezala. Indarkeriak, indartsuenaren legeak eta gerra krimenek gidatutako ordena, sistema baita, guk zibilizatutzat hartzen dugun hau. Gatazkez betea eta ahulenei erasotzen diena, eta egunero milaka biktima eragiten dituena:
Zergatik ez digute ukitzen, mintzen, Ukrainako gerrak bezala? Lehen mailako eta bigarren mailako gerrak ote daude? Lehen eta bigarren mailako biktimak dauden bezala? Zergatik injustizia berdinen aurrean gure elkartasun edo erantzun maila hain desberdinak?
Gatazka horietako asko, gainera, denboran eternizatzen ari dira, ohiko, normal edo natural balira bezala… Inolaz ere ez denean horrela… Zergatik ez digute ukitzen, mintzen, Ukrainako gerrak bezala? Lehen mailako eta bigarren mailako gerrak ote daude? Lehen eta bigarren mailako biktimak dauden bezala? Zergatik injustizia berdinen aurrean gure elkartasun edo erantzun maila hain desberdinak? Euren azalaren koloreak eragina ote du honetan? Azken urteotan, urtero 25 milioi errefuxiatutik gora daude munduan, gatazkei, goseari edota hondamendi naturalei ihes eginez datozenak… Zergatik batzuk eskuzabalik hartzen ditugu, baina beste denak uharte galduetara bidaltzen edo hesi erraldoien atarian erailtzen? Denak ez al dira pertsonak? Guztiek ez al dute bada laguntza behar?
3. Aurrekoari lotuta, Errusia gogor zigortua izan den bezala, zergatik ez dira modu berean zigortzen Errusia bezain erasotzaileak eta hiltzaileak diren Israel, Maroko, Turkia, AEB edo Saudi Arabia? Zergatik ez dira aplikatzen neurri berak krimen berberentzat? Zergatik egiten ditugu halako desberdintasunak?
4. Azkenik, Ukrainako guda 2022ko otsailean hasi zela kontatu digute komunikabideek. Baina ezkutatu egiten dute gatazka eta erasoak 2014tik datozela. Orduko Ukrainako Gobernuaren jarrerak ikusita, Donbass izeneko eremuko herritarrek independentzia aldarrikatu zutenean (errusiar sentitzen zirelako). Horren aurrean, Ukrainaren erantzuna (AEBen laguntzaz) Donbass militarki eraso eta etxebizitzak, eskolak, ospitaleak zein lantokiak bonbardatzea izan zen, 1.000.000 zibil desplazatu eta 6.000 hildako eraginda, auzo osoak birrinduta… Kontuz ibili behar gara, beraz, errelato ofizialarekin, hots, Errusia gaizto eta Ukraina zintzoarekin. Bata zein beste baitira erasotzaileak eta gerra-krimenen erantzuleak. Errusia dirudien bezain ankerra da, bai, zalantzarik gabe. Baina Ukraina ez da kontatzen diguten bezain otzana edo bakezalea.
Ezkutuko protagonistak daude gerra honen atzean ere. Euren interes ekonomikoak medio, Ukraina erabiltzen ari direnak gerra sustatu eta negozioa egiteko
Ezkutuko protagonistak daude gerra honen atzean ere. Euren interes ekonomikoak medio, Ukraina erabiltzen ari direnak gerra sustatu eta negozioa egiteko. Eta, bide batez, arerio historiko bat ahultzeko, bakartzeko. Beste behin AEBetako eliteak dira hariak mugitzen dituztenak. Hildakoak, beti bezala, besteek jartzen dituzte…
Eta ondorengo galdera datorkit burura: hamarkada luzez etengabe etsaiak, tiranoak, asmatzen eta ondoren “ustez” borrokatzen dabilen hori ez ote azkenerako benetako etsaia edo arerioa dena?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]