Xabier Lete: non hago, zer larretan

  • Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 2an - 15:47
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herrian arrasto sakona utzi duen poeta-kantariaren bizitza eta obrari errepasoa egin dio, Nafarroatik, Fermin Erbiti kazetariak. Xabier Leteren bizitza eta obra aztertu eta ezagutu dutenen testigantzak jasoko ditu Erbitik saioan, horiek Leteren kantu eta hitzekin uztartuz. Ainhoa Urien, Alex Gurrutxaga eta Elixabete Perez Gaztelurekin batera, Leteren obran murgilduko gara; baina, gainera, Lete ongi ezagutu zuten Antton Valverderekin eta Jose Angel Irigarayrekin ere mintzatuko da, haren bizitza gertutik ezagutzeko.

 


Kultura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...