Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak

  • Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako Herri Aretoan, saioa zuzenean jarraitzeko.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 23an - 10:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Leitzan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena. Ander Aranburuk aurkeztuta, sei bertsolari aritu dira kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Saats Karasatorre Martinez, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Bittori Elizalde Soto eta Fernando Ziganda Urdanpilleta. 200 entzule inguru elkartu dira Leitzako Herri Aretoan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Leitzako Udalaren laguntzarekin antolatutako saioa zuzenean entzuteko.

Saioko ariketa puntuagarriak behin eginda, Eneko Lazkozek eskuratu du epaileen puntu gehien (354,5), eta hortaz, saioa irabazi eta Lesakako finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo (325,5), Saats Karasatorre (323,5), Endika Legarra (291,5), Bittori Elizalde (286) eta Fernando Ziganda (278).  Zehazki, horrela gelditu da saioaren puntuazioa:

  • 1. Eneko Lazkoz Martinez: 354,5
  • 2. Josu Sanjurjo Alzuri: 325,5
  • 3. Saats Karasatorre Martinez 323,5
  • 4. Endika Legarra Nuin 291,5
  • 5. Bittori Elizalde Soto: 286
  • 6. Fernando Ziganda Urdanpilleta: 278

Finalaurrekoak osatuta

Gaurko saioak bazuen beste interes bat ere, faseko azkena izaki, gaur argitu baita finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Lau final-laurdenetako irabazleei puntuazioaren araberako hurrengoa 14 bertsolariak gehitu zaizkie. Zehazki, hauek dira finalaurrekoetara sailkatutako bertsolariak:

  • Sarai Robles Vitas
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Eneko Lazkoz Martinez
  • Xabat Illarregi Marzol
  • Ekhiñe Zapiain Arlegi
  • Saioa Alkaiza Guallar
  • Idoia Granizo Ulibarrena
  • Josu Sanjurjo Alzuri
  • Eki Mateorena Zozaia
  • Ekain Alegre Gil
  • Saats Karasatorre Martinez
  • Eneko Fernandez Maritxalar
  • Julen Zelaieta Iriarte
  • Mikel Lasarte Cia
  • Beñat Astiz Isasi
  • Urko Gartzia Aleman
  • Patxi Castillo Graciarena

Gauzak horrela, osatu dira finalaurrekoetako hiru saioak, seina bertsolarirekin. Azaroaren 4ean Altsasun, azaroaren 11an Agoitzen eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko dira hiru saio horiek. Horietatik denetik, zortzi bertsolari sailkatuko dira abenduaren 2ko Iruñeko finalera. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2021eko abenduaren 16
Saioa Alkaiza Guallar. Sorkuntzaren gozamenaren bidea
"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"

Eguneraketa berriak daude