Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

  • Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Iruñeko Anaitasunan izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 15ean - 08:27
Azken eguneraketa: 09:29
Joanes Illarregi bertsotan. Argazkia: bertsozale.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagun baino gehiagoren aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Leitzako Udalaren laguntzarekin. Han aritu dira kantari, zozketak agindutako ordenean, ondoko bertsolariak: Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar, Julen Zelaieta Iriarte, Joanes Illarregi Marzol, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Sarai Robles Vitas. Horien denen artean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (495,5), eta horrenbestez, azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Hau izan da, zehazki, Leitzako saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (495,5)

2. Xabier Silveira Etxeberria (462)

3. Eneko Fernandez Maritxalar (461,5)

4. Sarai Robles Vitas (449,5)

5. Iker Gorosterrazu Elizagoien (429)

6. Julen Zelaieta Iriarte (420)

Horrenbestez, argitu da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda (hiru finalaurrekoetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako beste bost sailkatu):

1. Eneko Lazkoz Martinez (Altsasuko saioko irabazlea)

2. Julio Soto Ezkurdia (Berriozarko saioko irabazlea)

3. Joanes Illarregi Marzol (Leitzako saioko irabazlea)

4. Saioa Alkaiza Guallar

5. Josu Sanjurjo Altzuri

6. Xabat Illarregi Marzol

7. Xabier Silveira Etxeberria

8. Eneko Fernandez Maritxalar

Azaroaren 28an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2021eko abenduaren 16
Saioa Alkaiza Guallar. Sorkuntzaren gozamenaren bidea
"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"

Eguneraketa berriak daude