Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

  • Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Urriaren 16koarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko zineman, saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 18an - 06:35
Azken eguneraketa: 08:36
Julio Soto kantari. Argazkia: bertsozale.eus.

Donezteben jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena. Maialen Belarrak aurkeztuta, sei bertsolari aritu dira kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba. 200 entzule inguru elkartu dira Doneztebeko zineman, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Doneztebeko Udalaren laguntzarekin antolatutako saioa zuzenean entzuteko.

Saioko ariketa puntuagarriak behin eginda, Julio Sotok eskuratu du epaileen puntu gehien, 387,5, eta hortaz, saioa irabazi eta Leitzako finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo (335), Iker Gorosterrazu (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267). Zehazki, horrela gelditu da saioaren puntuazioa.

1. Julio Soto Ezkurdia: 387,5

2. Josu Sanjurjo Altzuri: 335

3. Iker Gorosterrazu Elizagoien: 304

4. Ekain Alegre Gil: 284,5

5. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 272,5

6. Sahats Aleman Sadaba. 267

Finalaurrekoak osatuta

Baina urriaren 16ko saioak bazuen beste interes bat ere, faseko azkena izaki, hor argitu baita finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Lau final-laurdenetako irabazleei puntuazioaren araberako hurrengoa 14 bertsolariak gehitu zaizkie. Zehazki, hauek:

Eneko Fernandez Maritxalar

Eneko Lazkoz Fernandez

Joanes Illarregi Marzol

Julio Soto Ezkurdia

Saioa Alkaiza Guallar

Erika Lagoma Pombar

Xabat lllarregi Marzol

Josu Sanjurjo Altzuri

Sarai Robles Vitas

Xabier Silveira Etxeberria

Alazne Untxalo Erregerena

Ekhiñe Zapiain Arlegi

Endika Legarra Nuin

Mikel Lasarte Cia

Julen Zelaieta Iriarte

Iker Gorosterrazu Elizagoien

Patxi Castillo Graciarena

Oier Lakuntza Irigoien

Gauzak horrela, osatu dira finalaurrekoetako hiru saioak, seina bertsolarirekin. Azaroaren 1ean Altsasun, azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan jokatuko dira hiru saio horiek. Horietatik denetik, zortzi bertsolari sailkatuko dira azaroaren 28ko Iruñeko finalera. Hauek dira finalaurrekoak:

Altsasu. Azaroak 1, 17:30ean Iortia Kulturgunean

Eneko Fernandez Maritxalar

Erika Lagoma Pombar

Xabat Illarregi Marzol

Ekhiñe Zapiain Arlegi

Endika Legarra Nuin

Oier Lakuntza Irigoien

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi Goñi

 

Berriozar. Azaroak 6, 17:30ean Entzunaretoan

Eneko Lazkoz Martinez

Saioa Alkaiza Guallar

Josu Sanjurjo Altzuri

Alazne Untxalo Erregerena

Mikel Lasarte Cia

Patxi Castillo Graciarena

Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga

 

Leitza. Azaroak 14, 17:30ean Herri Aretoan

Joanes Illarregi Marzol

Julio Soto Ezkurdia

Sarai Robles Vitas

Xabier Silveira Etxeberria

Julen Zelaieta Iriarte

Iker Gorosterrazu Elizagoien

Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre

Saio guztietarako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude