Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

  • 200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu gehien, eta azaroaren 28ko finalerako sailkapena eskuratu du, pasa den astelehenean Eneko Lazkozek eskuratu bezala.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 08an - 07:46
Azken eguneraketa: 08:49

Berriozargo Entzunaretoak hartu du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. 200 lagun bildu dira bertan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Berriozarko Udalarekin laguntzarekin antolatutako saioa zuzenean ikusteko. Kantuan sei bertsolari, zozketaren araberako ordenean: Josu Sanjurjo Altzuri, Alazne Untxalo Erregerena, Patxi Castillo Graciarena, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Julio Soto Ezkurdia. Maialen Belarra Eneterreaga aritu da gai-jartzaile.

Behin ariketa puntuagarri guztiak eginda, Julio Sotok eskuratu du epaileen puntu gehien (520,5), eta ondorioz, saioa irabazi eta azaroaren 28an Iruñean egingo den finalerako txartela eskuratu du. Berarekin batera Eneko Lazkoz ere dago dagoeneko finalean, pasa den asteleheneko Altsasuko saioa irabazi ostean. Gainerako bertsolariek finalaurrekoetako fasea bukatu bitarte zain egon beharko dute, finalerako sailkatzen ote diren jakiteko.

Horrela gelditu da Berriozarako saioko sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia (520,5)

2. Saioa Alkaiza Guallar (480,5)

3. Josu Sanjurjo Altzuri (474,5)

4. Alazne Untxalo Erregerena (428,5)

5. Mikel Lasarte Cia (422)

6. Patxi Castillo Graciarena (414,5)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude