Nafarroako Valle de Odieta makroetxaldeak 3.450 behitik 11.372ra pasatu nahi du

  • Abenduan egin zuen eskaera Nafarroako kooperatibak, Espainiako Ministroen Kontseiluak behi-etxaldeei buruzko dekretu berria atera baino ia hilabete lehenago. Nafarroako Gobernuak, dena den, datorren maiatzera arte etxaldeak ez handitzeko moratoria onartuta du joan den maiatzetik.


2023ko urtarrilaren 19an - 14:06
Azken eguneraketa: 20:12
Argazkia: Greenpeace
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez da lehen aldia Caparrosoko makroetxaldeak bere hazienda handitzeko ahalegina egiten duela. 2018an ere bideratu zuen orain egin duen eskaera, baina Nafarroako Gobernuak ez zion ingurumen baimena aldatzeko aukerarik eman. Erabakiari helegitea jarri zion kooperatibak eta 2020aren amaieran Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak partzialki onartu zion, baliogabe utzita foru gobernuaren erabakia.

Navarra Capital agerkarian irakurri ahal izan dugunez, Valle de Odieta etxaldearen ustez, epai hartan oinarrituta dagoeneko badu 7.800 behi arte gehitzeko baimena, baina orain ahalmen hori 11.372 animalira (7.900 behi ugaltzaile, urtebetetik beherako 2.172 txahal eta 1.300 zekor) handitu nahiko luke abenduan egindako eskaerarekin. Ikusi beharko da horren aurrean zer dioten Nafarroako eta Espainiako gobernuek, bien legediek eragin baitiezaiokete, baina azken horren arabera, ez dirudi halako urratsik eman ahal izango duenik.

Aipatu dugu lehenago, batetik dago Nafarroako Gobernuaren moratoria hori. Iragan maiatzean Nafarroako Legebiltzarrak Nafarroako Animalien Osasuna arautzen duen 11/2000 Legea aldatu zuen, aipatu moratoria hori onartzeko, Animalien Osasunari buruzko lege berria egin arte. Denbora tarte horretan Foru Gobernuak ez du emango 1.250 behitik gorako etxalderik jartzeko baimenik.

Edozein modutan, Espainiako legediak Nafarroakoa gaindituko luke eta hor dago iragan abenduaren 27an Espainiako Gobernuak onartutako 1053/2022 dekretua, zeinaren arabera, aurrerantzean ezingo diren egon 850 AzLU [hazienda larri unitate, adi desberdinetako abereak] baino gehiago dituzten etxaldeak. Horrez gain, orain unitate horietatik gorako etxaldeek ezingo lukete hazienda handitu. Navarra Capital-en esaten denez, Valle de Odietak dekretua onartu baino 25 egun lehenago ekin zion bere eskaeraren tramitazioari, baina dekretuak zehazteen duenez, etxalde berri baterako proiektua 2022ko apirilaren 6a baino lehenago onartuta egon ezean, dekretu berriaren eraginpean geratuko litzateke.

Espainiako dekretuak, halaber, zuzenean eragingo dio Valle de Odietak Soriako Noviercasen eraiki nahi zuen 23.250 behiko makroetxaldeari, eta kooperatibak ezingo du aurrera jarraitu proiektu horrekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abeltzaintza
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2024-10-24 | Julene Flamarique
Caparrosoko makroetxaldea salatu zuten Greenpeaceko kideen aurkako epaiketa atzeratu dute

Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]


2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Larretik
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


Teknologia
Animalia telegidatuak

Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri dizkiogu “geurea” dena babeste aldera,  “geure”... [+]


Caparrosoko makroetxaldean ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Tafallako Epaitegiak

Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. "Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek", eta hartara, "ingurumen delitu" kontsideratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude