Soriako behitegi erraldoiaren aurka azaldu da Nafarroako Parlamentua

  • Caparrosoko Valle de Odieta kooperatibak 20.000 behi jarri nahi ditu Sorian (Espainia), eta urtean 180 milioi litro esne ekoizteko asmoa du. Aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak proiektuaren kontrako adierazpena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 14an - 11:16

Sorian (Espainia),  20.000 abere buru izanen lituzkeen behitegia eraikitzearen aurka azaldu da Nafarroako Parlamentua. Aho batez, gainera, talde guztiek jo dute Valle de Odieta kooperatibak eraiki nahi duen ekoizpen handiko behitegiaren kontra, "abeltzain txikien kalterako" baita, lurrarentzat ez delako "sostengarria" eta "inbertsore handien neurrira" pentsatua delako. Hori esan du Ahal Dugu taldeko Parlamentari Carlos Cousok.

Nafarroa osoko ganaduetan, orotara, 25.000 behi daudela oroitarazi du legebiltzarrak eta, beraz, makro esplotazioak bertako errealitateari "kalte" eginen lioke. 

Noviercasen eraiki nahi dute, 166 laguneko herri batean, eta Europako handiena izatea dute xede. 95 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du kooperatibak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza industriala
Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Europako hegaztien laurdena desagertu da berrogei urtean, nekazaritzaren industrializazioak eraginda

Azterlan zabal batek erakutsi berri duenez,  1980tik 2016a bitartean hegaztien populazioak % 25 gutxitu dira azken 40 urteotan, eta ia % 60 nekazaritza-inguruneetako espezieen kasuan. Hori da, hain zuzen ere, Europako hegaztiei buruz orain arte egindako ikerketa handienaren... [+]


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


Eguneraketa berriak daude