Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria “blokeatuko” dutela iragarri dute Bakegileek

  • 71 urterekin bizitza erdia presondegian daraman Jon Paroten baldintzapeko askatasuna ukatu berri du Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak. "Benetako arriskua, Estatuak eta Estatu Buruak euskal gizartearengan duen umiliazio-sentimendua areagotzea da", adierazi du Bakegileak sareak eta Paroten egoerari aterabide bat ematen ez diotela salatuz, iragarri du uztailaren 23an Ipar Euskal Herria "blokeatuko" dutela.


2022ko ekainaren 21ean - 11:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hona hemen osorik, kaleratu duten irakurketa: "Beste behin ere, PNAT Terrorismoaren Kontrako Prokuradorearen itsutasun sektarioak, euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun-ideologia batean sarturik, Jonen baldintzapeko askatasunaren aldeko TAPAT Kondenen Aplikaziorako Auzitegiaren erabakiak sortu itxaropena zapuztu berri du.

Helegite hau ulertezina da eta are jasanezinagoa, 71 urte dituen eta bizitza erdia presondegian pasa duen eta bere askatasunak inongo arriskurik ondorioztatzen ez duen presoarekiko jazarpen sentimendua bereganatzen duelako.

Horrela irtenbide posible bat itxiz gero, arriskua da, ateratzearen esperantza etengabe luzatzea, bukaera tragiko baten bidez bukatzeko arriskua hartuz.

Alta, gizarte zibilaren eta hautetsien bidez, jendarteak erakutsi du hamarkada luze hontan, etorkizuna beregain hartzeko gaitasuna duela, pixkanaka pixkanaka, bake iraunkorra lortzeko baldintzak sortuz esparru demokratiko batean.

Benetako arriskua, Estatuak eta Estatu Buruak euskal gizartearengan duen umiliazio-sentimendua areagotzea da.

Magistratuen itsutasunak, gobernarien isiltasun eta gortasunak, haien ardura pertsonala kolokan ezartzen dute, bere betebeharrak beregain hartu dituen euskal gizarte zibil baten aurrean.

Macron lehendakariari dei egiten diogu, gaia berehala beregain har dezan politikoki, Euskal Herriko hautetsi eta gizarte zibilak daramaten dinamika eraikitzailea lagun dezan.

Gaurdanik iragartzen dugu, magistratuak Jonen egoerari aterabide bat eman ordez noraez batean direnez, eta Estatu buruak eta bere gobernuak ez dutenez bake prozesua kontuan hartzen, uztailaren 23an Ipar Euskal Herri osoa blokeatuko dugula!".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!